Ursula Franklin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ursula Franklin
Ursula Franklin
Datu pertsonalak
Izen osoa Ursula Martius Franklin
Jaio 1921eko irailaren 16a 
Munich ( Alemania)
Hil 2016ko uztailaren 22a (94 urte)
Toronto ( Kanada)
Lanbidea fisikaria

Ursula Martius Franklin (Munich, Alemania, 1921ko irailaren 16a-Toronto, Kanada, 2016ko uztailaren 22a) kanadar fisikaria izan zen.

Bizitza

Antzinako material arkeologikoen fisikan aditua. Berlinen fisika esperimentaleko ikasketak amaituta, Ontarioko Ikerkuntza Fundazioan hasi zen lanean. Materialen zientziari eta teknologiaren eragin sozialari buruzko ikerketak egin ditu gehienbat. Antzinako materialen arkeologoekin batera lan egin du batez ere, eta arkeometriaren erabileraren aitzindarietako bat izan zen (materialak aztertzeko teknika modernoak arkeologian aplikatzean datza arkeometria). Kanadan, arma nuklearren proben eraginez haurrei eroritako hortzetan metatuko estrontzio-90aren ondorioak aztertu zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ursula Franklin Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak