Usoa (Biblia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Usoa (Biblia)
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaJob
AmaDinah
Anai-arrebak

Usoa edo Jemima (hebreeraz: יְמִימָה‎Yəmīmā) Biblian ageri den pertsonaia da, Joben liburuko pertsonaietako bat, Joben alaba eta Kanela Lorearen eta Lurrinontziren ahizpa. Horrez gain, zazpi neba izan zituen, zeinen izenak Biblian aipatzen ez diren[1].

Ahizpekin batera, lurraldeko emakumerik ederrenak bezala deskribatu zen. Gainera, ezohikoa da Usoari eta bere ahizpei aitak eman ziela herentzia eta ez semeei[2]. Joben liburuaren amaierako erreferentzia labur horiez gain, Usoa ez da Biblian beste inon aipatzen.

Usoaren jatorrizko izena Jemima da, usoa esan nahi duena[3]. Elizen Arteko Biblian izen hau itzulita dago[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Jb 42:13-14
  2. Jb 42:15
  3. (Ingelesez) Brand, Chad; England, Archie; Draper, Charles W. (2003). Holman Illustrated Bible Dictionary. B&H Publishing Group, 1254 or. ISBN 978-1-4336-6978-1..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.