Vättern
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Sauna bat aintziran. |
||||||
![]() |
||||||
| Kokalekua | ||||||
| Garaiera | 88 m | |||||
| Eremua | 1900 km² | |||||
| Luzera | 120 km | |||||
| Bataz besteko sakonera | 41 m | |||||
| Gehienezko sakonera | 128 m | |||||
| Arroa | 4.503 km² | |||||
| Ertzaren luzera | 642 km | |||||
| Hustubidea | Motala ström | |||||
| Uharteak | Visingsö | |||||
| Hiriak | Vadstena, Jönköping, Hjo, Askersund, Åmmeberg, Karlsborg | |||||
Vättern[1] Suediako bigarren aintzirarik handiena da, Vänern eta gero.
Aintzirak 1.912 km² azalera eta 4.503 km² arroa ditu. Lekurik sakonena, Visingsö uhartetik hegoaldera kokatuta, 128 metrotara dago, baina, batez besteko sakonera 40 m da.
Götaland eskualde historikoan kokaturik, bere urak Motala ström ibaitik Itsaso Baltikora doaz. Vätterneko uharterik handiena, Visingsö, Grännaren ondoan dago. Eskualdeko beste hiri nagusiak Vadstena, Jönköping, Hjo, Askersund, Åmmeberg eta Karlsborg dira. Aintziraren mugak Västergötland, Närke, Östergötland eta Småland konderrietan daude.
