Valakia
Wikipedia(e)tik
Valakia[1] (errumanieraz: Țara Românească) Danubioaren eskualdean zegoen printzerri zahar bat da, geroago, Moldaviarekin elkartuta, Errumaniako erresuma sortu zuena.
Gaur egun, Valakia bi lurralde geografikotan banatuta dago:
- Muntenia (Olt ibaitik ekialdera dagoena) eta
- Oltenia (Olt ibai horretatik mendebaldera dagoena).
Bertako pertsonaiarik ezagunenetakoa Vlad Drakula (errumanieraz Vlad Țepeș) printzea edo vovoida izan zen, Bram Stoker idazle irlandarraren Drakula pertsonaia sortzeko inspirazioa izan zena.
Erreferentziak[aldatu]
| Artikulu hau Errumaniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |