Villamiel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Villamiel

 Extremadura
Izen ofiziala Villamiel
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Extremadura
Bandera de Cáceres.svg Cáceres
Sierra de Gata
Alkatea Juan Isaac Enrique González (PP)
Koordenatuak 40°11′14″N 6°47′05″W / 40.1871194°N 6.7847568°W / 40.1871194; -6.7847568Koordenatuak: 40°11′14″N 6°47′05″W / 40.1871194°N 6.7847568°W / 40.1871194; -6.7847568
Villamiel non dagoen adierazten duen Extremadura-ko/-go/-eko mapa
Villamiel
Villamiel non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Villamiel
Eremua 73 km2
Distantzia 115 km Cáceresera
Postakodea 10893
Biztanleria 640 bizt (2012)
Dentsitatea 8,77 bizt/km²
www.villamiel.es http://www.villamiel.es/ www.villamiel.es

Villamiel Cáceresko probintziako udalerria da. Cácerestik 115 kilometrora dago. 2008ko erroldaren arabera 696 biztanle zituen 73 km²-ko azaleran.

Probintziaren iparraldean datza eta Portugaleko mugatik hurbil dago eta baita Gaztela Leonetik ere, Salamancatik hain zuzen ere. Beste herri batzuekin, Moraleja eta Hoyos, besteak beste, “Sierra de Gata” deritzon herrialdea eratzen du. 75 kilometro koadroko azalera du gutxi gorabehera .


Villamiel-eko ikuspegi orokorra.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villamiel muino bateko tontorrean dago eta handik paisaia izugarria ikus daiteke, mendiz eta zelaiez inguratuta dagoelako. Ekosistema dibertsitate handia aurki dezakegu inguruetan.

Nahiz eta herri hau txikia izan, bere udal-barrutia oso handia da, soroen hedadura izugarriekin, laborantzarako, eta, bai txerri hazkuntzarakoa, bai behi hazkuntzarako erabiltzen direlarik.

Alde honetan, klima epel eta euritsua da. Klimari esker zelaiak emankorrak dira eta barazki eta fruitu barietate handia dago, baina bertako ardo eta koipearengatik, batez ere, ezaguna da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun 700 biztanle inguru dauka, nahiz eta gehienak adineko pertsonak diren. Gero eta jende gutxiago bizi da herrian, gazteek nahiago dutelako kanpora joatea ikastera edo lan egitera, herrian, nekazaritzan aritzea baino. Hala eta guztiz ere, nahiz eta hau egungo joera izan, lehen oso desberdina zen. 50. eta 60. hamarkada arte, herri nahiko handia zen 2300 biztanle gutxi gorabehera zeukalako. Gero populazioa jaisten hasi zen eta gazte gehienek emigratu zuten, batez ere Kataluniara, Madrilera eta Euskadira, bertan industria baitzegoen.

Villamiel-eko gaztelua.

Harrezkero, urtero abuztuaren lehenengo larunbatean “El dia del emigante” deritzon eguna ospatzen da, herritik at joan ziren pertsonei omenaldi bat eginez.

Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Villamielentzat bere ohiturak eta kultura mantentzea oso inportantea da eta hori lortzen du urtero bere jaiak ospatuz. Lehen aipatutako egunaz gain, beste jai batzuk ospatzen ditu eta aipagarrienak hurrengoak dira:

  • Uztailaren 25ean herriko nagusi jaiak dira
  • Maiatzaren 19an San Pedro Celestino eguna da
  • Azaroaren 21ean La Piedad Birjina da.

Turismo ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urte hauetan, Villamiel berriro suspertzen hasi da. Alde batetik nekazal turismo etxe batzuen irekierari esker, lasaitasuna eta erosotasuna eskaintzen dute. Beste aldetik, herrialdeko turismoaren sustapenagatik, Villamielek ondare historikoa baitu . Aipagarriak dira bere gaztelua, gaur egun haren hondarrak baino ez dituenak, eta bere galtzada erromatarra, besteak beste.

Lasaitasuna bilatzen dutenentzat edo ondo jan nahi dutenentzat, Villamiel oso aukera ona da.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Extremadura
Artikulu hau Extremadurako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.