Madrigalejo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Madrigalejo

 Extremadura
Izen ofiziala Madrigalejo
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Extremadura
Bandera de Cáceres.svg Cáceres
Tierra de Trujillo
Koordenatuak 39°08′13″N 5°37′36″W / 39.1369301°N 5.6265772°W / 39.1369301; -5.6265772Koordenatuak: 39°08′13″N 5°37′36″W / 39.1369301°N 5.6265772°W / 39.1369301; -5.6265772

Madrigalejo.png

Madrigalejo non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Madrigalejo
Eremua 101 km2
Distantzia 97 km Cáceresera
Postakodea 10110
Biztanleria 1.870 bizt (2012)
Dentsitatea 18,51 bizt/km²

Madrigalejo Cáceresko probintziako udalerria da. Cácerestik 97 kilometrora dago. 2008ko erroldaren arabera 1.993 biztanle zituen 101 km²-ko azaleran.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoan, Mendizabalen desamortizazioari esker, udalerriko biztanleek haien lurrak berreskuratu zituzten; momentu horretara arte, Real Monasterio de Nuestra Señora de Guadaluperen eskuetan egon zirenak. 1594 urtean, Trujillo delako eskualdearen parte zen, Trujillo probintzian.

Herri hau ezaguna da Fernando Katolikoaren azken egoitza izateagatik. Santa Maria etxean hil zen, orain interes kulturalekoa deklaratua izan den lekuan, hain zuzen.

Interes handiko leku eta monumentu zibil ugariren artean, aipatzekoak dira jauregi-etxe ugari, XIX. mendeko azken urteen eta XX. mendearen hasieraren artean eraiki izan zituztenak. Gainera, badaude beste etxebizitzak, apalagoak izanda ere, arreta merezi dutenak. Inguruetan natura paisaia ederrak daude, Ruecas ibaiaren erribera, besteak beste. Gainera, herria kirolak praktikatzeko leku ikaragarria da, ehiza eta arrantza adibidez, Sierra Brava urtegian.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jueves de Comadres deitutako eguna inauterietako aurreko larunbatean ospatzen da, aste santua baino berrogei egun lehenago. Jatorria ezezaguna da, eta bizilagunen elkarbizitza bultzatzen duen festa bat da, ekintza ugarien bitartez: karroza eta zaldi desfileak, lehiaketak, ardo dastaketa, eta abar.

Inauterietan desfileak, kalejira, eta mozorro konkurtsoak antolatzen dira herrian, larunbat eta igandean. Asteazkenean, sardinaren ehorzketa ikusteko elkartzen dira herritarrak.

Aste Santuan zehar, badago badaude mota guztietako prozesioak, “Carrerita” deritzona nabarmenena izanik. Prozesio honetan, igandearen goiztirian piztuera-igandean antolatuta, Maria birjina eta Jesus berpiztuaren topaketa azaltzen da.

San Joan Bataiatzailearen jaia, herriaren patroiarena, ekainaren hogeita lauan ospatzen da. Festa honen honetan zehar, biztanleak mezatara joaten dira eta santua jaisten dute, prozesio bat egiten dute jarraian herritik. Gauean, dantzaldia dago San Juan auzoan, jendez beterik eta giro onean.

Abuztuko azoka eta festak: Abuztuaren hemeretzi eta hogeita biaren artean, Madrigalejoko herriko jaiak ospatzen dira. Ospakizunen artean, badira kontzertuak, zezenketak, kirol lehiaketak eta su artifizialak. Egun haietan, beste herrietako bizilagunak eta jatorriz herrikoak direnak ere bueltatu egiten dira.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri honetako jaki tipikoak arroza eta erbia (ehiztari kopuru handiaren ondorioz) gazpatxo, baratxuri zuria eta Escaldaillos deritzoten gozokiak dira, besteak beste.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]