Erik Gorria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erik Gorria potreta, Gronlandia liburukoa (1688).

Erik Gorria (norvegieraz Eirikr Raude) (950-1003 edo 940-1100) norvegiarra zen. Eirikr Thorvaldsson deitzen zen baina "Gorria" deitzen zuten bere ileengatik. Norvegiatik kanporatua, hilketa batekin erlazionatu zutelako, Islandiako Ipar-mendebaldean kokatu zen eta Tiodild-ekin(Thjódhildr) ezkondu zen. Hiru seme ukan zituen eta sasiko alaba bat ere.

Beste borrokaldi batzuen ondotik berriz ere hilketaz kondenatua izan zen (bi islandiar erahil zituen bere esklabuak hil arte jo baitzituzten). Gunnbjörn Úlfssonek ikusitako lurrak Islandia mendebaldean, bisitatzea erabaki zuen orduan. 982 aldera, Groenlandiara joan behar izan zuen bere familiarekin eta kolonoak etorraraztea saiatu zen (985 aldera). Urte batzuk geroago, Erik Gorriaren seme batek, Leif Erikson, Ternua aurkitu zuen.

Groenlandian, 450 bat kolono estimatzen ziren hastapenean. Geroago, beharbada 3000 kolonoak, uhartearen Mendebaldean kokatu ziren bi establezimendutan (Mendebaldeko establezimendua eta Ekialdeko establezimendua). Erik fedegabea gelditu zen, baina Thjódhildr-ek (bere emaztea), eliza bat eraikiarazi zuen aski fite eta gaur oraindik aztarnak aurki daitezke. Kolonoek Islandiaren modelo politikoa berriz hartu zuten beren sistema politikoarentzat. Baina Gardhar-eko apezpikuak bere autoritate moral eta politikoa inposatu zuen aski fite, Danimarkaren koronoak Groenlandia menpekotasunean jarri arte 1261an.

XVI. mende, Eskandinaviarrak Groenlandiatik desagertu ziren (klima hoztu zelako, indigenen aurka borrokak ainizten ziren, gosetea iragarri zen, eta batez ere odolkide arazo handiak baziren).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erik Gorria Aldatu lotura Wikidatan