Leif Eriksson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leif Eriksson
Leif Eriksson
AEBek egindako zigilua
Datu pertsonalak
Izen osoa Leifr Eiríksson
Ezizena Leifr hinn heppni (Leif Zorteduna)
Jaio 970
(Islandia)
Hil 1020
(Ezezaguna)

Leif Eriksson (antzinako eskandinavieraz: Leifr Eiríksson; 9701020) esploratzaile bikingoa izan zen, amerikar lurraldeetara iritsitako lehen europarren bat. Egungo Kanadara ailegatu zen, hain zuzen.

Bidaia.

970. urtean jaio zen Leif Islandian, Erik Gorriaren (Eiríkr rauði) semea. Honek Groenlandian bi kolonia sortu zituen eta Ekialdeko eta Mendebaldeko Kolonia deitu zituen. Arlo pertsonalari dagokionez, Leifek arreba bat, Freydís Eiríksdóttir, eta bi anaia izan zituen. Bata Þorvaldr famatua izan zen eta Thorgunna, bere emaztearekin seme ezagun bakarra izan zuen Þorkell Leifsson.

Norvegian zegoelarik, Olaf Tryggvason, Norvegiako erregeari zerbitzatzen, Leig kristau bihurtu zen, orduko hainbat bikingo bezala. Groenlandiara itzuli zenean 15 gizoneko espedizio bat, bera barne, bidali zuen mendebaldera, izan ere Bjarni Herjólfsson itsas-gizonak lurra ikusi zuela esan zuen, gaur egungo Ternua (Kanada).

Iristerakoan arroka zapalak baino ez zuten ikusi eta beraz Helluland izena eman zion ("Harri leunaren lurraldea"). Gaur egungo Baffin uhartea aurkitu zuen eta ondoren Labrador lurraldera iritsi zen eta Markland izena eman zion ("Zuraren lurraldea").

Nahiz eta negu hotzak izan larre berdeak zituenez, esploratzaileak bertan etxe batzuk eraiki eta bertan geratu ziren.

Onik itzuli ondoren agure bikingo batek Leif Zortedun ezizena jarri zion.

1950 eta 1960ko hamarkadetan Helge Ingstad eta Anne Stine norvegiar arkeologoek egindako ikerketetan, Leifek egindako egonaldia egiaztatu zuten L'Anse aux Meadows aztarnategian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leif Eriksson Aldatu lotura Wikidatan