Vittorio Alfieri

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:10, 16 apirila 2015
Vittorio Alfieri

Vittorio Alfieri kondea (vitˈtɔrjo alˈfjɛri ahoskatua; Asti, Piemonte, 1749ko urtarrilaren 16a - Florentzia, 1803ko urriaren 8a) italiar antzerkigile eta poeta izan zen. Europan zehar bidaiatu ondoren (1767-1772), Turina itzulirik literaturari lotu zitzaion behin betiko. Bere literatura obrak Risorgimentoko giroa sortzen lagundu zuen. Plutarkoren Bizitza paraleloak eraginiko zirrarak tragediak idaztera bultzatu zuen (hemeretzi guztira, 1774tik 1787ra). Hasieran Frantziako Iraultzaren aldekoa izan bazen ere, gerora haren aurka bihurtu zen, eta frantsesen aurkako kritika gogorra idatziz (Il Misogallo). Amodiozko bizitza eta idazle-kezkak zuzenki adierazi zituen bere obra lirikoan. Zenbait idazki politiko plazaratu zituen: Tiraniari buruz (1779), Printzea eta literaturari buruz (1786). Alfieriren literatura alderdirik behinena eta gaurkotasunik galdu ez duena antzerkia da: Saul, Felipe, Polinize, Antigona, Agamemnon, Virginia, Oreste, etab. Tragedia hauek harrera ezin hobea izan zuten Italian, teatro nazional baten piztuera baitzekarten; gai klasikoak erabiliz, askatasun politiko eta moralaren defentsa aldarrikatzen dute eta eragin handia izan dute erromantikoengan. Bere autobiografia, Vita (1803, Bizitza), hil ondoan argitaratua, da autore honen obra nagusia.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vittorio Alfieri Aldatu lotura Wikidatan