Vladimir Visotski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vladimir Visotski, Errusiako posta-zigilu bateko irudi.

Vladimir Semionovitx Visotskierrusieraz Влади́мир Семёнович Высо́цкий— (Mosku, Sobietar Batasuna, 1938 - Mosku, Errusia, 1980) antzezlea, idazlea eta abeslaria izan zen. Satira politiko eta sozialak egin zituen batez ere, sobietar gizarteari buruzko jarrera ironiko eta kritikoa azaltzen dituztenak. 1960an antzezle profesional bihurtu zen, eta, antzerkirako lanez gainera, hogeita sei film egin zituen. Hala ere, idatzi zituen olerki eta abestiengatik da batez ere ezaguna. Ehunka olerki eta abesti idatzi zituen, eta antzerki eta zinemarako musika ere idatzi zuen. Bere jarrera kritikoa zela eta, Gobernuak ez zituen haren lanak ezagutzera eman, eta ezkutuko eta legez kanpoko grabazio, agerraldi eta abarri esker egin zen ezagun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Visotski Aldatu lotura Wikidatan

Translations[aldatu | aldatu iturburu kodea]