Vostok-1

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vostok kapsularen maketa bat

Vostok-1 sobietar batasunak (SESB), gizaki bat lehen aldiz espazioratzeko erabili zuen espaziountzia dugu. Yuri Gagarin izan zen 1961-eko apirilaren 12an Vostok-1 espaziontzi barnean Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik lur plantetatik lehen aldiz lurraren orbitan ibili zena. Sergei Korolev-ek eta bere ingeniariek diseinaturiko gailua dugu.

Vostok programako espaziountziek bi zati nagusi zituzten:

-Atmosferan sartzeko modulu esferiko bat (2460 kilo, 2,3 metroko diametroa). Modulu honen barnean zihoan kosmonauta hala nola zenbait gailu eta bertatik ateratzeko sistemak.

-Erregaia eta motoreak gordetzen zituen instrumentu modulu konikoa (2270 kilo, 2,25 metro luze eta 2,43 metro zabal).

Behin Vostok kapsula atmosferan sartzen zenean gutxi gora behera 7000 metrotara kosmonauta bertatik jaurtitzen zen jausgailuz, kapsulak ere bere jausgailuak zituen eta horrela biek lur hartzen zuten.

Vostok-1aren ibilbidea: LAUNCH=jaurtiketa;SUNSET=gautzea;SUNRISE=egunsentia;RETROFIRE=retrokoeteen aktibatzea;RVSEP=atmosferara itzultzeko gailuarengandik separazioa; LANDING=lur artzea