Kamtxatka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kamtxatka
jatorrizko izena
Satelite bidezko argazkia
Satelite bidezko argazkia
Geografia
Location Kamchatka Peninsula.PNG
Kokalekua Ekialdeko Asia
Koordenatuak 57°N 160°E / 57°N 160°E / 57; 160
Azalera 370.000 km2
Punturik garaiena Kliutxevskoi 4.835 m.
Administrazioa
 Errusia
Demografia
Biztanleria 402.500 bizt.

Kamtxatka edo Kamtxatka penintsula[1] (errusieraz: полуо́стров Камча́тка) Errusiako ekialdeko muturrean kokaturiko penintsula da. 1.250 kmko luzera, 480 kmko zabalera eta 370.000 km² azalera ditu. Iparraldeko Ozeano Barean dago, Bering (ekialdean) eta Okhotskeko (mendebaldean) itsasoen artean[2].

Penintsula sumendiz beteta dago, 160 inguru, horietatik 29 aktiboak. Altuena 4.750 metroko Kliutxevskaia da. Eskualdeko ibai nagusia 758 kilometroko Kamtxatka ibaia da.

Hiri nagusia hegoaldean dagoen Petropavlovsk-Kamtxatski da, 2001ean 192.500 biztanle zituena. Beste hiri nagusiak Vilyuchinsk (29.400 biztanle 2002an) eta Klyuchi (11.300 biztanle 1992an) dira. Eskualdeak guztira 378.300 biztanle ditu (2001ean). Klima oso hotza da.

Administratiboki penintsula Kamtxatka kraiaren (errusieraz: Камча́тский край) barnean dago. Biztanle gehienak errusiarrak badira ere, 13.000 koriak daude.

1740ko udaberrian Vitus Bering esploratzaile daniarrak Avatxako badian lehorreratu eta Petropavlovsk-Kamtxatski sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kamtxatka Aldatu lotura Wikidatan