Water of Leith

Koordenatuak: 55°58′58″N 3°10′29″W / 55.982685°N 3.174778°W / 55.982685; -3.174778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Water of Leith
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera35 km
Geografia
Map
Koordenatuak55°58′58″N 3°10′29″W / 55.982685°N 3.174778°W / 55.982685; -3.174778
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Hidrografia
LakuakHarperrig Reservoir (en) Itzuli
Bokalea
()
Fortheko fiordoa

Water of Leith, Edinburghetik (Eskozia) igarotzen den ibaia da. Leith auzoan itsasoratzen da, Forth estuarioan hain zuzen.

35 kilometroko luzera du eta Pentland Hills mendietan jaiotzen da. Harperrig urtegitik pasatzen da, Cairns gazteluaren aztarnen ondotik gero, eta ondoren, Balerno, Currie, Juniper Green, Colinton, Slateford, Longstone, Saughton, Balgreen eta Roseburn zeharkatzen ditu. Edinburgora iristean, erdigunetik gertuen pasatzen den lekua Deal Village auzoa da, eta bertan, errota zahar bat dago oraindik. Puntu horretan Dean Bridge zubi ikusgarriak gainetik zeharkatzen du, Thomas Telfordek diseinatu zuena 1832an Queensferryrako errepidea Hiri Zaharrarekin lotzeko.

Oinezkoen eta bizikleten bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinezkoentzat eta bizikletentzat ibilbide bat dago ibaiaren ondotik joaten dena eta 19,71 kilometro dituena Balernotik Leithera doana. Zenbait tarteetan, trenbide zahar baten bidea hartzen du, eta hala, zenbait tunelen eta zubiren barrena igarotzen da. Balernotik hasita, bideak beherantz egiten du, baina malda hain da biguna, ia ez dela antzematen. Bidearen mila eta erdi errepidean barrena igarotzen da. Bidearen lurra hainbat elementuekin tartekatzen da: asfaltoa, legar konprimitua eta lur konprimitua. Badira ibilbide osoan zehar bidea adierazten duten hainbat kartel. Balerno eta Edinburgheko Itsasontzi-gunea 44 autobusarekin lotuta daude, eta beraz, posible da ibilbide guztia oinez egin eta autobusez abiapuntura bueltatzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]