Way of the Dragon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Way of the Dragon
Datuak
Jatorrizko izenburua 猛龍過江
Izenburua euskaraz Herensugearen Bidea
Urtea 1972
Estreinaldia 1972ko abenduaren 30a
Generoa arte martzialak
Herrialdea  Hong Kong
Iraupena 99 mintu
Aurrekontua 130.000 HK$
Banatzailea Golden Harvest
Bryanston Pictures
Fortune Star Media (Nazioartea)
Zuzendaria
Bruce Lee
Ekoizleak
Raymond Chow
Bruce Lee
Gidoilariak
Bruce Lee
Aktoreak
Bruce Lee
Nora Miao
Chuck Norris
Hwang In-Shik
Robert Wall
Paul Wei
Wang Chung-hsin
Musikagileak
Joseph Koo
Argazkilariak
Tadashi Nishimoto
Jatorrizko hizkuntza
kantonera
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Way of the Dragon (txineraz 猛龍過江 eta euskaraz Herensugearen Bidea) 1972ko Bruce Lee hong kongdar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorearen arte martzial filma bat da. Berta, Bruce Lee bera, Nora Miao, Chuck Norris, Hwang In-Shik, Robert Wall, Paul Wei eta Wang Chung-hsin aktoreek antzeztu zutelarik.

Filma honetako eszena ospetsuena zalantzarik gabe amaierako Mendeko Borrokaldia deritzona da, bertan, Erromako Koliseoan Bruce Lee eta Chuck Norris elkarren artean borrokatzen direlarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tang Lung (Bruce Lee) Erromara iritsi berri da, bertan bere familiako laguna den Chen Ching Hua (Nora Miao) izeneko neska gazteari laguntzeko asmoz, bertako mafioso batzuk neskak lan egiten duen txinatar jatetxeaz jabetu nahi baidute. Tang iritsi eta denbora gutxira, kriminalak jatetxean sartu eta Cheni jatetxearen salmenta sinaraziko diote. Tangen herrialdeko borroka estiloaz trufatuko dira, baina Tang amorratuak kankailu haiei erronka jaurti eta arte martzial erakustaldi bikain batean garaitu egingo ditu. Mafiosoek Tang hiltzeko saiakeran kale egin ondoren, Tang akabatzeko azken saiakera gisa mafioso taldeko buruzagiak Colt (Chuck Norris) izeneko gizon bat kontratatuko du, hain zuzen ere, AEBtako munduko karate txapelduna. Tang eta Colt Erromako Koliseoa gladiadoreak bailiran heriotzararte elkar borrokatuko direlarik...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]