What a Wonderful World

Wikipedia, Entziklopedia askea
What a Wonderful World
Louis Armstrongen, Samuel E. Wrighten, Israel Kamakawiwo'oleren, Daniel O'Donnellen, Rod Stewarten, Christer Sjögren (en) Itzuli eta Susan Boyleren musika-lana
Egilea(k)Louis Armstrong, Samuel E. Wright, Israel Kamakawiwo'ole, Daniel O'Donnell, Rod Stewart, Christer Sjögren (en) Itzuli eta Susan Boyle
Argitaratze-data1967
IzenburuaWhat a Wonderful World
Ezaugarriak
Genero artistikoajazza
Hizkuntzaingelesa
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakBob Thiele eta George David Weiss
Bestelako lanak
MusikagileaBob Thiele
George David Weiss

Allmusic: mc0002382297 Edit the value on Wikidata

«What a Wonderful World» ("Ze mundu zoragarria" euskaraz) Bob Thielek eta George David Weissek idatzitako jazz kanta ospetsua da. Louis Armstrongek 1967an estreinatu zuen. Hasieran ez zen arrakasta izan Estatu Batuetan, 1.000 kopia baino gutxiago saldu baitzituen, baina denborarekin klasikoa bihurtu da.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60ko hamarkadako giro arrazista eta nahasiaren antidotoa behar zuen izan, horretarako sortu zen, eta kantariaren gozamena deskribatzen du eguneroko gauza sinpleengatik. Mezua baikorra da, etorkizunari itxaropenez begira. Abestiak tonu baikorra mantentzen du etorkizunean, munduan jaiotzen diren eta ikusteko eta hazteko asko izango duten haurtxoei erreferentzia eginez.

Zabalkunde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren mundu mailako hedapena 1987an Barry Levinsonek zuzendutako eta Robin Williams protagonista zuen Good Morning, Vietnam filmeko soinu-bandan sartu zenetik aurrera gertatu zen.[1] Gerora, beste film batzuetan ere agertu izan da, eta aipagarrienak honako hauek izan dira: 12 Monkeys (1995); Meet Joe Black (1998) gai nagusi gisa; Bowling for Columbine (2002) dokumentala, Estatu Batuek XX. mendearen bigarren erdian egindako eraso inperialistak erakusten dituen sekuentzian, eta Madagascar (2005). Family Matters (1989-1997) telesail iparramerikarraren lehen bost atalen hasierako soinu-banda ere izan zen. Luis Estradaren Un mundo maravilloso (2006) film mexikarrean ere agertu zen.[2]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko izan dira abesti hau interpretatu duten artistek. Hona hemen batzuk:

Delirium Tremensen bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delirium Tremens taldeak berea egin du, ‘Mundu zoragarria’ izenarekin. 2002ko Joey Ramoneren bertsioa da[3] talde euskaldunak gehien entzun duena, aitortzen duenez: «Guk gainera, ereserki hau benetan maite zuten inguruko lagun bat baino gehiago omendu nahi izan dugu ‘Mundu zoragarria’ berri honetan. Hori baita aldaketetako bat: Beti, ‘What a Worderful World’ izan da, baina gurean... ez horrenbeste», diote. Abestiari beste zentzu bat eman nahi izan diote, «gureagoa, garenetik gertuago dago orain. Gure begiek ikusten dutena da. Hemen zuria, beltzago ageri da». Taldeak «Mundu zoragarria» izenburua eman dio haien bertsioari.[4]

Hitzak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ZE MUNDU ZORAGARRIA (George Weiss/Bob Thiele)

Arrosa berde eta gorriko zuhaitzak ere ikusten ditut
Niretzat eta zuretzat loratzen ikusten ditut
Eta nire artean pentsatzen dut, zer mundu zoragarria
Zeru urdinak eta laino zuriak ikusten ditut
Egun distiratsu bedeinkatua, gau sakratu iluna
Eta nire artean pentsatzen dut, zer mundu zoragarria
Ortzadarraren koloreak, hain politak zeruan
Baita pasatzen den jendearen aurpegietan ere
Lagunak eskua ematen ikusten dut, "Zer moduz?"
Benetan "maite zaitut" esaten ari dira
Haurtxoak negarrez entzuten ditut, hazten ikusten ditut
Nik inoiz jakingo dudana baino askoz gehiago ikasiko dute
Eta nire artean pentsatzen dut, zer mundu zoragarria
Bai, pentsatzen dut neure artean, zer mundu zoragarria
Oh yeah

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]