Céline Dion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Céline Dion
Céline Dion "Taking Chances" abesten, 2008ko abuztuan, Montrealen.
Céline Dion "Taking Chances" abesten, 2008ko abuztuan, Montrealen.
Datuak
Jaiotza herria Charlemagne, Quebec, Canada
Jaiotza data 1968ko martxoaren 3a (46 urte)
Musika mota Pop, Pop Rock
Tresnak Ahotsa
Urteak 1980-gaur egun

Céline Marie Claudette Dion (Charlemagne, Quebec, Kanada, 1968ko martxoaren 3a -), abeslari kanadarra.

Bizitza eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak musikariak zituen, eta haiek erakutsi zioten gaztetatik musika. Hamabi urte zituela amarekin Ce n'était qu'un rêve abestia osatu zuen eta René Angelil ekoizlearen arreta sortu zuten (harekin ezkondu zen Céline, 1994an).

Lehenengo diskoa 1982an kaleratu zuen, Tellement j'ai d'amour izenburupean, eta hurrengo urtean 700.000 ale baino gehiago saldu zituen D'amour et d'amitié lanarekin.

Nazioartean 1988an egin zen ezaguna, Eurovision lehiaketa irabazi zuenean Ne partez pas sans moi lanarekin, Suitzako ordezkari bezala.

Walt Disneyren Ederra eta basatia laneko soinu-bandako musika originaleko interpretazioari esker, Céline mundu osoan egin zen ospetsu.

Ingelesez egin zuen lehenengo diskoa Unison izan zen, eta 1992an egin zuen bigarrena, Céline Dion. 1995ean D'eux lanarekin izugarrizko arrakasta lortu zuen, eta Britainia Handian eta Estatu Batuetan ale gehien saldu zituen kantarietako bat izan zen. Hurrengo urtean Falling into You lanarekin 25 milioi ale baino gehiago saldu zituen.

1998an lortu zuen bere karreraren gailurra My Heart Will Go on abestiarekin, James Cameronen Titanic filmeko musikaren abesti nagusia.

Gaur egun erretiraturik badago ere, 1990eko hamarraldiko artista ospetsuenetakoa izan da.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Céline Dion Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]