The Kelly Family

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Kelly Family
The Kelly Family musika taldeko kideak 1989an Alemaniako Wuppertal udalerrian.
The Kelly Family musika taldeko kideak 1989an Alemaniako Wuppertal udalerrian.
Datuak
Ezizenak The Kellys
("Kellytarrak")
Jatorria Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Musika mota Folk, pop
Urteak 1970ko hamarkada - 2008
Diskoetxeak Kel-Life, EMI, BMG, Ariola, Polydor eta Universal
Webgunea kellyfamily.nl
Taldekideak
Dan Kelly
Barbara-Ann Kelly
Caroline Kelly
Paul Kelly
Kathy Kelly
John Kelly
Patricia Kelly
Jimmy Kelly
Joey Kelly
Barby Kelly
Paddy Kelly
Maite Kelly
Angelo Kelly

The Kelly Family (euskaraz Kelly Familia) irlandar-estatubatuar-europar folk-pop-rock musika talde bat izan zen, Kelly familiako anai-arrebek osatzen zutelarik. Europan nahiko arraskata izan zuten, bereziki Alemania, Benelux, Eskandinavia, Ekialdeko Europa, Espainia eta Portugalen.

Urte askotan zehar musika taldeak hippie edo bidazti familiaren irudia izan zuen, Europan zehar bi solairuko autobusean nahiz txalupa-etxebizitza batean bidaiatu eta biziz.

Euskal Herrian maiz egon eta Iruñean denboraldi batez bizitzen ere egon ziren (Barbara Ann Kelly kidea 1976an Belaskoain udalerrian jaio zen, Angelo Gabriele Kelly kidea 1981an Iruñean jaio zen eta Barbara Ann familiako ama 1982an Belaskoainen hil zen), horren ondorioz musika taldeak hainbat euskarazko abesti abestu izan zituen, tartean Agur jaunak abestia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Kelly Family Aldatu lotura Wikidatan