Rod Stewart

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rod Stewart
Rod Stewart
Rod Stewart musikaria 2007ko azaroaren 5ean Zaragoza hirian.
Datu pertsonalak
Izen osoa Roderick David Stewart
Jaio 1945eko urtarrilaren 10a
(69 urte)
Ingalaterra Londres (Ingalaterra)
Webgunea www.rodstewart.com http://www.rodstewart.com/ www.rodstewart.com

Roderick David Rod Stewart (Londres, Ingalaterra, 1945eko urtarrilaren 10a -) ingeles kantautore eta musikaria da. Londresko Iparraldean jaio eta hezitu zen. Ingalaterra eta Eskoziako arbasoak ditu.

Bere ahots erlastuagatik, balada erromantiko eta rock gogorreko abestiengatik da ezaguna.

Bakarka abestuz nahiz The Steampacket, The Jeff Beck Group eta Faces taldeetan ere aritu izan da.

Bere abesti ospetsuenen artean honako hauek daude: "Maggie May", "You Wear It Well", "Sailing", "Tonight's the Night (Gonna Be Alright)", "I Don't Want to Talk About It", "Hot Legs", Da Ya Think I'm Sexy?, "Downtown Train", "Some Guys Have All the Luck", "Young Turks", "This Old Heart of Mine", "Forever Young", "My Heart Can't Tell You No" , "Rhythm of My Heart", "Baby Jane" eta "Stay with Me" (the Faces musika taldearekin batera).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolzale amorratua da, eta gaztetan Brentford Football Club taldean aritu zen. 1960ko hamarraldiaren hasieran, Europan zehar ibili zen alderrai, batez ere Espainian zehar, Wizz Jones ingeles abeslariarekin batera. Harekin ikasi zuen banjoa jotzen.

Ingalaterrara itzuli zenean, gitarra jotzen ikasi zuen, eta handik gutxira Jimmy Powell and the Dimensions taldearekin jotzen hastea lortu zuen. Ofizioa ikasi ondoren, Rhythm & Blues taldeekin, 1968an, Ron Woodekin batera, Jeff Beckekin elkartu zen Estatu Batuetan zehar bira bat egiteko.

1969an bakarlari gisa hasi zen, baina 1975. urtea arte The Faces taldean ere lan egin zuen.

Beste musikari batzuen kantuak kantatu izan ditu (Tom Waits, Sam Cooke, Elton John, Paul McCarthney), baina abesti bikainak idatzi ditu, halaber: "Jo's Lament", "Lady Day".

1971n errekor guztiak hautsi zituen, Every Picture Tells a Story diskoak eta "Maggie May" abestiak Britainia Handiko eta Estatu Batuetako disko eta abesti salduenen zerrendako lehen postua lortu zutenean.

Beste zenbait disko gogoangarri: Atlantic Crossing (1976); Footlose and Fancy Free (1977); Every Beat of My Heart (1986); Unplugged, Unplugged& and Seated (1993); You´re the Star (1995). 2000. urtean ahots-kordetako kantzerra dela-eta operatu egin zuten, eta urtebetez atseden hartu zuen, baina gerora hainbat disko (batez ere, bildumak) kaleratu ditu: Human (2001), It Had to Be You: The Great American Songbook (2002), As Time Goes By: The Great American Songbook 2 (2003), Stardust: The Great American Songbook 3 (2004), Thanks for the Memory: The Great American Songbook 4 (2005), Still the Same... Great Rock Classics of Our Time (2006), Soulbook (2009).

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rod Stewart Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]