José Carreras

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Josep Carreras

Josep Carreras i Coll (Bartzelona, Katalunia, 1946ko irailaren 5a) tenorra da.

Giuseppe Verdi eta Giacomo Pucciniren lanen interpretazio gogoangarriak egin izan ditu bere ibilbide luzean, 60 opera emankizunetan parte hartuz eta 600 abesti baino gehiago interpretatuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankismopean familia erbesteratu zen Argentinara, tarte laburrean izan bazen ere.

Heldu aroan, leuzemiak tenorra jo egin eta gaitza sendatu ondoren, 1988ko uztailaren 14an Fundación Internacional José Carreras para la Lucha contra la Leucemia fundazioa sortu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Carreras Aldatu lotura Wikidatan