Plácido Domingo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plácido Domingo
Plácido Domingo
Plácido Domingo 2008an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Plácido Domingo Embil
Jaio 1941eko urtarrilaren 21a
Madril (Espainia)

Plácido Domingo Embil (Madril, Espainia, 1941eko urtarrilaren 21a - ) Espainiako tenorea da. Hiru Tenoreen partaide izan zen, Jose Carreras eta Luciano Pavarottirekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama euskalduna du, Getariakoa.

XX. mendearen bigarren erdiko tenorerik ospetsuenetakoa da. Ahots ozenaz gainera, antzerkirako dohaina ere badu.

Mexikon piano ikasketak egin zituen.

1961ean abestu zuen lehenengo opera. 1962tik 1965era bitartean, Tel Aviveko Opera Nazionaleko abeslaria izan zen.

1965ean, New Yorkeko Operan abestu zuen eta 1968an, New Yorkeko Metropolitan Opera's House antzokian (harrezkero, bertako abeslari izan zen).

Milango Scala antzokian 1969an abestu zuen lehenengoz.

Disko asko argitaratu ditu eta opera filmetan parte hartu; halaber, operako zuzendaritza lanetan jardun du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plácido Domingo Aldatu lotura Wikidatan