Wikipedia:Bozketak/Antroponimoen idazkera

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006. urtean, Euskal Wikipedian euskal izen-abizenak «jatorrizko eran» idatzi behar zirela erabaki zen, bozketa honetan. Erabaki hori ez da betetzen Euskal Wikipedian, eta gainera gaur egun ia inork erabiltzen ez duen irizpidea da.

Orain aurreko politika hori ezabatu eta beste hau ezartzea proposatzen da:

Antroponimia (pertsonen izen-deiturak)
a) Arau orokorra
Euskal Wikipedian, arau orokortzat, EIMAren Onomastika lanean zehaztutako irizpideak aplikatuko ditugu pertsonen izen-deituren idazkera erabakitzeko. Irizpide horien araberako izenen zerrendak hemen daude argitaratuta: EIMAren izen zerrendak.
b) Euskal herritarren antroponimoetarako salbuespena
Euskaltzaindiak euskal deiturak euskara batuan nola idatzi behar diren zehazteko liburua 1998an argitaratu zuen. Euskal herritarren batek bere deiturei grafia hori aplikatzerik nahi ez duela adierazi badu, bere nahia errespetatuko zaio. Nahi hori zein den jakiteko, bi irizpide hauek erabiliko dira:
  • Euskal herritar horrek egindako adierazpenak, bere izen-deiturak euskaraz idaztean Euskaltzaindiak emandako arauak ez betetzearen alde dagoela garbi zehazten dutenak.
  • Euskal herritar horrek 2000. urtearen hasieraz geroztik euskaraz idatzi dituen testuak sinatzean erabili dituen izen-abizenak.
c) Euskal herritarren euskal deiturak euskara batuan idazten ez direnean
Politika honen ondorioz euskal herritar bati euskal abizena euskara batukoa ez den grafia batekin idazten badiogu, pertsona horren artikuluaren hasieran, izen-deituren ondoan, oin ohar hau idatziko dugu:
Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, XXXXXXX onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
[OHARRA: Jatorrizko testuan onartutako paragrafo honen ordez, behean «Zuzenketa» atalean adierazitako testua onartu zen 2016ko martxoan]

Bozketa hau proposatu duen lankidea Xabier Armendaritz (eztabaida · ekarpenak) izan da, Txokoan gaiari buruz eztabaidatu eta gero.

10 eguneko epea. Urriaren leheneko 00:00tik urriaren 10eko 23:59 arte.

Alde[aldatu iturburu kodea]

  1. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 23:22, 30 Iraila 2010 (UTC)
  2. --Unai (esan) 08:52, 1 Urria 2010 (UTC) (Sekulako lana iruditzen zait EIMArena, eta zalantzen aurrean norabide argia ezarriko diguna).
  3. --An13sa 15:15, 1 Urria 2010 (UTC)
  4. --Adrar (esan) (Txokoan esan bezala Berriaren estilo liburutik sortzen den eguneroko praktika grafikoetatik ahalik eta gutxien aldentzeko erregua eginez) 16:27, 5 Urria 2010 (UTC)
  5. --josugoni (erantzun hemen) 19:21, 5 Urria 2010 (UTC) (Adrar-en erreguarekin ados)
  6. -- Inaki.a001 11:00, 6 Urria 2010 (UTC)

Aurka[aldatu iturburu kodea]

Zuri[aldatu iturburu kodea]

Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]

Txokoko «Politikak» atalean, Adrarrek gogoeta batzuk egin ditu orri honetan bozketagai dugun proposamenari buruz. Kritika horren zati batekin behintzat bat natorrenez, uste dut zentzuzkoa dela proposamen honetako esaldi bat aldatzea. Mesedez, begira ezazue Txokoko «Politikak» atalean, eta eman zuen iritzia. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:01, 1 Urria 2010 (UTC)


Adrarrek Txokoan eta neure eztabaida orrian egindako oharretatik hobekuntzak jasota, hobekuntzak Adrarrekin adostuta eta dagoeneko bozkatu dutenen artean inor kontra agertu ez dela, bi aldaketa egin dizkiot bozketagai dugun testuari: b) puntuko bigarren paragrafoa —adierazpenena— osatzea eta c) puntu berria sartzea. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 23:41, 6 Urria 2010 (UTC)

  • Alde: 6 boz
  • Aurka: 0 boz
  • Zuri: 0 boz

2016ko martxoaren hasieran, Txokoan adostu zen politika honen testuaren zati bat hobetzea, argiagoa izan zedin. Aldeko bozak 9 izan ziren, eta ez zen izan kontrako bozik nahiz zuririk. Zehazki, goiko testuko azken paragrafoaren ordez, beste hiru hauek txertatu ziren:

«
<ref>Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori ''XXXXXXX'' formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan ''YYYYYYY'' idatzi behar dela arautu du. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>

Bi abizenei buruz ari bagara, honela idatziko dugu:

<ref>Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen horiek ''XXXXXXX'' eta ''XXXXXXX'' formekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan ''YYYYYYY'' eta ''YYYYYYY'' idatzi behar direla arautu du. Ikus [http://www.euskaltzaindia.net/onomastika Euskal Onomastikaren Datutegia].</ref>
»