Wilhelm Lehmbruck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wilhelm Lehmbruck

Bizitza
JaiotzaDuisburg1881eko urtarrilaren 4a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaBerlin1919ko martxoaren 25a (38 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKunstakademie Düsseldorf (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, artista grafikoa, ilustratzailea eta marrazkilaria
InfluentziakGeorges Minne (en) Itzuli
Mugimenduaespresionismoa

Wilhelm Lehmbruck (Meiderich, 1881eko urtarrilaren 4a - Berlin, 1919ko martxoaren 25a) alemaniar eskultorea izan zen.

Meatzari baten semea, Düsseldorfeko Arte Aplikatuen Eskolan ikasi ahal izan zuen udal beka bati esker. 1899an, argitalpen zientifikoetarako ilustrazioak egiten hasi zen. 1901etik 1906ra Düsseldorfeko margolaritza eskolari lotuta egon zen. 1906an egin zuen lehen erakusketa. 1910etik 1914ra Parisen bizi izan zen, eta han ere erakutsi zuen.

Osasun-langilea izan zen Lehen Mundu Gerran, Berlingo ospitale batean. Gerran ikusitako sufrimendua eta miseria eskulturetan islatu zituen. Depresioak jota Zürichera ihes egin zuen 1916an. Gerra amaitu ondoren, Berlinera itzuli zen eta han bere buruaz beste egin zuen.

Giza gorputzak zizelkatu zituen estilo naturalista eta espresionistan. Emakume biluziek nelankolia zentzu nabarmena dute eta arkitektura gotikoarekin partekatutako forma luzeak dituzte. Mies van der Rohe arkitektoak bere lagun Lehmbrucken eta Aristide Maillolen eskulturak jarri zituen eraikin eta diseinuetan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]