Duisburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Duisburg

 Ipar Renania-Westfalia
Duisburgekoa da munduko ibai porturik handiena
Duisburgekoa da munduko ibai porturik handiena
Duisburgeko bandera

Duisburgeko armarria

Izen ofiziala Duisburg
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Düsseldorf
Alkatea Adolf Sauerland (CDU)
Koordenatuak 51°26′0″N 6°46′0″E / 51.43333°N 6.76667°E / 51.43333; 6.76667Koordenatuak: 51°26′0″N 6°46′0″E / 51.43333°N 6.76667°E / 51.43333; 6.76667
Duisburg is located in Alemania
Duisburg
Eremua 232,82 km2
Garaiera 31 m
Biztanleria 489.599 bizt (2010)
Dentsitatea 2.102,91 bizt/km²
Matrikula du
http://www.duisburg.de

Duisburg Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da, Rhin eta Rhur ibaien artean kokatua. 2010eko abenduan 489.599 biztanle zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Ekonomia

Duisburgekoa munduko ibai porturik handiena da: 50 km-ko kaiak, 1.000 ha portu eraikuntzetan, eta 54.200.000 tonako sartu-irtena (1985). Hidrokarburoak esportatzen eta mineralak (nikela, kromoa, kobaltoa, wolframa, burdina) inportatzen dira bertatik. 500 km-ko burdinbideek lotzen dute hiria Ruhr arroarekin, eta Rhin-Herne ubideak Herne herriarekin lotzen du. Duisburg kimika eta metalurgia hiri garrantzitsua da.

[aldatu] Etimologia

XVI mendeko historiagilea zen Johannes Aventinusek jasotako kondaira baten arabera germaniarren asaba zen Tuistok sortu omen zuen hiria K.a. 2395 urte inguruan. Duisburg beraz "Tuistoren herria" litzateke. Egia esan ez dago inolako froga historikorik gertaera hau baieztatzen duenik.

[aldatu] Historia

[aldatu] Sorrera

Erromatarrek Castrum Deutonis gotorlekua sortu zuten Rhin ibaiaren ibi edo pasabidea kontrolatzeko. Pixkanaka merkatal zentru garrantzitsua bihurtu zen Rhineko garraioaz gain orduko Hellweg merkatalbide garrantzitsua pasatzen baitziren bertatik. 420 urtean frankoek konkistatu zuten. 883an Normandiarrak bertan izan ziren eta hauek idatzi zuten lehenengo aldiz Diuspargum hiria.

[aldatu] Erdi Aroa

Bere kokapen estrategikoagatik berehala lortu zuen hiri aske izan eta Hansa Ligan sartzea. Hala ere 1000 urtearen inguruan Rhin ibaiaren ibilbidea mendebalderantz desbideratu zen eta hiriaren garrantzia jeitsiz joan zen nekazal herri bihurtzeraino.

Duisburgeko mapa, 1566an Johanne Corputiusek egina

[aldatu] Aro modernoa

1655ean Unibertsitatea sortzeak Duisburgi intelektual fama eman zion, Duisburgum Doctum ezizena jaso zuelarik. 1666an Brandenburgo-Prusiaren esku gelditu zen hiria.

XIX mendean industrializazioa iritsi zen Duisburgera. Hasieran tabako eta ehungintza izan ziren jarduera ekonomiko handienak baina laster iritsi ziren burdin eta altzairu konpainiak (Thyssen eta Krupp). Lantegien inguruan auzo erraldoiak sortu ziren langileak hartzeko eta hiriaren biztanleria nabarmen igo zen.

[aldatu] XX mendea

Lehen Mundu Gerra bukatzean frantziarrek eta belgikarrek okupatu zuten hiria 1921 eta 1925 artean.

Bigarren Mundu Gerran gogoz bonbakatua izan zen, hainbesteraino ezen historiagile batzuek benetan gogorki bonbakaturiko hiri alemaniar bakarra izan zela esaten duten bonbek berdin kaltetu baitzituzten lantegiak eta etxebizitzak. 299 bonbaketa jasan zituen Duisburgek eta hiriaren %80a erabat suntsituta gelditu zen. 1945ean estatubatuarrek ia trabarik gabe eskuratu zuten hiria. Gerra ostean berreraikuntzari ekin behar izan zitzaion.

[aldatu] XXI mendea

2010an Loveparade jaialdiko sarraskia gertatu zen. Jendeolde baten ondorioz 21 pertsona hil ziren eta 500 pertsonatik gora zauritu.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Bonbaketen ondorioz ia ez da eraikin historikorik gelditzen. Hala ere aipagarria da XIII. mendeko eliza gotikoa.

[aldatu] Demografia

Duisburgok ia milioi erdi biztanle ditu eta honek Ipar Renania-Westfaliako hiri handienetakoa bihurtzen du. Inmigrazio tasa handienetakoa duena ere bada izan ere 83.232 turkiar bizi dira bertan, zeinak populazio guztiaren %17a egiten duen. Hauetaz gain Europako beste herrialdeetako 41.617 biztanle ere badaude, batez ere Jugoslavia ohikoak.

Turkiarren presentzia nabaria da beraz eta aipatzekoa da Duisburgeko Merkez mezkita herrialde ez-musulman batean dagoen munduko mezkitarik handiena dela.


[aldatu] Hiri senidetuak

Duisburg ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1][2]

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Friedrich Ebert zubia, Rhin ibaiaren gainean, Duisburgen.
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Duisburg
Geografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak