Washington Hiria
Wikipedia(e)tik
|
Washington Hiria |
|||
|---|---|---|---|
| — Barruti federala, Hiria — | |||
|
|
|||
| Herrialdea Barruti Federala |
|||
| Alkatea | Adrian Fenty (D) | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 177 km2 | ||
| Garaiera | 0-125 m. | ||
| Biztanleria | 591.833 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 3.722,2 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1790 | ||
| http://www.dc.gov | |||
Washington Hiria, Washington, DC edo Columbiako Barrutia Ameriketako Estatu Batuetako hiriburua da. 591.800 biztanle baina zerbait gehiagorekin, herrialdeko 10. inguru metropolitarrik populatuena da. Bertan aurki daitezke Etxe Zuria, presidentearen etxea, Kapitolioa, eta kongresu federalaren egoitza.
Pierre L'Enfant arkitekto frantziarrak proiektatua, gobernu zentro bezala proiektatu zen lehen hiria izan zen. 1776an barruti federal bihurtu zuten, estatuen eta hiriburu nazionalaren artean diferentzia bat egiteko. Horregatik, Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidentearen izenean, George Washingtonen izenean jarri zioten izena hiriari.
Eduki-taula |
[aldatu] Ikustekoak
Hiri turistiko garrantzitsua da, eta horregatik toki interesgarriak ditu bisitatzeko. National Mallaren inguruak honako monumentuak daude:
[aldatu] Hezkuntza
Washingtonek unibertsitate ugari ditu. Herrialdeko unibertsitaterik hobenerek campusa dute Washington Hirian:
- Georgetowneko Unibertsitatea: Columbiako Barrutiko unibertsitaterik zaharrena da. 1789an sortu zuten. Unibertsitate hau ezaguna da nazioartean Zuzenbide Fakultearengatik.
- George Washington Unibertsitatea: 1821ean Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak sortua. Washingtongo unibertsitaterik handiena da eta prestigio handiko hainbat fakultateengatik da ezaguna.
[aldatu] Hedabideak
- "USA Today" eta "The Washington Post" egunkariak.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Duke Ellington (1899-1974), jazz musikaria eta piano jolea.
- Al Gore (1948-), politikaria eta Nobel Sariduna.
[aldatu] Hiri senidetuak
Bangkok, Tailandia
Dakar, Senegal
Beijing, Txina
Brusela, Belgika
Atenas, Grezia
Paris, Frantzia
Pretoria, Hego Afrika
Seul, Hego Korea
Akkra, Ghana
Sunderland, Erresuma Batua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Washington Hiriko webgune ofiziala
- (Ingelesez) The Washington Post egunkariko webgunea
- (Ingelesez) USA Today egunkariko webgunea
- Washington, DC Euskal Etxea / Basque Club (DC)
| Ameriketako Estatu Batuetako banaketa administratiboa | ||
|---|---|---|
|
Estatuak: Alabama • Alaska • Arizona • Arkansas • Connecticut • Delaware • Florida • Georgia • Hampshire Berria • Hawaii • Hego Carolina • Hego Dakota • Idaho • Illinois • Indiana • Iowa • Ipar Carolina • Ipar Dakota • Kalifornia • Kansas • Kentucky • Kolorado • Louisiana • Maine • Maryland • Masachusets • Mendebaldeko Virginia • Mexiko Berria • Michigan • Minesota • Misisipi • Misuri • Montana • Nebraska • Nevada • New Jersey • New York • Ohio • Oklahoma • Oregon • Pennsylvania • Rhode Island • Tennessee • Texas • Utah • Vermont • Virginia • Washington • Wisconsin • Wyoming Barruti Federalak: Washington Hiria Uharteak: Amerikar Samoa • Guam • Puerto Rico • Iparraldeko Mariana Uharteak • Birjina Uharteak Uharte txikiak: Bajo Nuevo • Baker Uhartea • Howland Uhartea • Jarvis Uhartea • Johnston Atoloia • Kingman Uharria • Midway Atoloia • Navassa Uhartea • Palmyra Atoloia • Serranilla • Wake Uhartea |
||