William Hayward Pickering
Wikipedia(e)tik
William Hayward Pickering (Wellington, Zeelanda Berria, 1910eko abenduaren 24a - La Cañada Flintridge, Kalifornia, AEB, 2004ko martxoaren 15a) estatubatuar fisikaria izan zen, jatorriz Zeelanda Berrikoa.
Biografia [aldatu]
Kaliforniako Teknologia Instituko irakaslea izan zen, eta Pasadenako Jet Propulsion Laboratory laborategiaren (Kalifornia) zuzendari, 1954 eta 1976 urteen artean. Espazioko ikerketetan aditua zen, eta bere lantaldearekin batera Explorer satelitea eraiki zuen. Huraxe izan zen izpi kosmikoak atzemateko baliabideez hornituriko lehenengo espazio-ontzi amerikarra. Era berean, berak asmatu zuen espazio-ontzietan erabiltzen den sistema telemetrikoa, Ranger, Surveyor eta Mariner behaketa-ontzietan, adibidez, erabiltzen dena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.