Winnipeg (aintzira)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Winnipeg
Winnipeg-beach-MCB.jpg

Winnipegeko hondartza bat

Lake Winnipeg map.png
Kokalekua Manitoba, Kanada
Garaiera 217 m
Zabalera 100 km
Luzera 416 km
Bataz besteko sakonera 12 m
Gehienezko sakonera 36 m
Arroa 24.514 km²
Ertzaren luzera 1.858 km
Betebidea Winnipeg ibaia, Saskatchewan ibaia, euria, Iparraldeko ibai gorria
Hustubidea Nelson ibaia

Winnipeg[1] Kanadaren hegoaldean dagoen aintzira da, Manitoba probintzian, Winnipeg hiritik 55 kilometrora.

Kanadako ur gezako aintzira handienetatik bosgarrena da, eta mundukoen artetik hamabigarrena.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Winnipegen 984,200 km²-ko eskualdean aintzira eta ibai asko daude:

  • Saskatchewan ibaia
  • Red River of the North (Assiniboine ibaia du ibaiadar nagusi)
  • Winnipeg ibaia (Basoetako aintziren, Rainy ibaiaren eta Rainy ibaiaren urak dakartza)
  • Dauphin ibaia (Manitoba eta Winnipegosis aintziretako urak dakartza)
  • Bloodvein ibaia
  • Poplar ibaia
  • Manigatogan ibaia

Winnipegen urak, Nelson ibaiak eramanda, Hudsoneko badian itsasoratzen dira.

Winnipegek, Manitoba eta Winnipegosis aintzirekin batera, historiaurreko Agassiz aintzira glaziarrean du jatorria. Hori dela eta, bere eskualdeak Interlake («aintzirartea») izena du. Batzuetan, Manitobako Behe Lurraldeak ere deritzote.

Historia [aldatu]

Adituek diote aintziraraino heldu zen lehendabiziko europarra Henry Kelsey izan zela, 1690ean. Izena cree hizkuntzakoa da (wīnipēk) eta "ur lohituak" esan nahi du.

Herrixkak [aldatu]

Winnipegen kostetan hainbat herrixka daude, nagusiak Grand Beach eta Riverton izanik. Beste batzuk Gimli, Winnipeg Beach, Victoria Beach, Pine Falls, Manigotagan, Berens River, Bloodvein eta Grand Rapids dira.

Erreferentziak [aldatu]

Koordenatuak: 52°7′0″N 97°15′0″W / 52.11667°N 97.25°W / 52.11667; -97.25