Xabier Agirre Urteaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Agirre Urteaga

Xabier Agirre Urteaga (Eibar, 1967ko abenduaren 8a) filosofia irakasle, saiakera egile eta idazlea da. 1990an filosofian lizentziatua eta 2006an doktoratua John Rawls adostasun politikoaren bila. Erlijioa eta gizarte garaikideetako pluralismoaren kudeaketa izenburupeko tesiarekin[1][2]. Bizilekua Nafarroa Garaian du, Girgillaon.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik idatzi izan ditu ipuinak zein artikuluak. Horietako batzuk argia ere ikusi dute hainbat hedabidetan (Korrok[3], Uztaro[4], Eta kitto!, Jakin[5], Berria[6]...).

Filosofia politikoa da bere ikerketa eremua. Bere saiakera sarituak argitaratu dira:

  • Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun?, Bilbo: Euskaltzaindia-BBK, 2004 (Mikel Zarate Sariak 2004)[7][8].
  • Tolerantziaren gaineko disertazioa, Iruñea: Pamiela, 2006 (Juan Zelaia Saria 2006)[9].
  • Rawls-en arrastoak, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 2010 (Becerro de Bengoa XXII Saria 2010)[10].
  • Korapiloaren hasiera, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 2016 (Becerro de Bengoa XXVII Saria 2015)

Mikel Belasko Ortegak eta Koldo Colomo Castrok zuzendutako Izarbeibarra eta Mañeruibarra: etxe izenak liburuan parte hartu zuen bere herriko atalean[11].

Irratigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko kolaboratzailea da Iruñerriko Euskalerria irratian filosofia gaiekin[12].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agirre Urteaga, Xabier. (2006). John Rawls adostasun politikoaren bila. Erlijioa eta gizarte garaikideetako pluralismoaren kudeaketa. TESIKER, Euskarazko doktorego-tesiak.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Agirre Urteaga, Xabier. (2006). «John Rawls adostasun politikoaren bila. Erlijioa eta gizarte garaikideetako pluralismoaren kudeaketa» www.educacion.gob.es (Teseo) (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  3. Taberna Irazoki "Kapi", Mikel. (2010). «Amaren bizkotxoa» TK 22: 263 or...
  4. Agirre Urteaga, Xabier. (2007). «Xabier Agirre Urteagaren tesiaren laburpena» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 62): 117–118. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  5. «Nazionalismoa biribilgunean - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  6. Urteaga, Xabier Agirre. (2023-11-13). «Xabier Agirre Urteaga» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  7. «BBK-Euskaltzaindia sariak (1958-2008) - Sarituak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  8. Agirre Urteaga, Xabier. (2005). Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun? / Xabier Agirre Urteaga. : Euskaltzaindia  : Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa ISBN 978-84-95653-70-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  9. «Upaingoa euskaraz: Tolerantziaren gaineko disertazioa» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  10. Erredakzioa. (2023-11-13). «Xabier Agirre Urteagak irabazi du saiakera arloko Becerro de Bengoa saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  11. Ortega, Mikel Belasko; Castro, Koldo Colomo; Urteaga, Xabier Agirre. (2014). Casas de Valdizarbe y Valdemañeru: nombres e historia = Izarbeibarra eta Mañeruibarra : etxe izenak. Loxa ISBN 978-84-617-2796-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  12. «Xabier Agirre (filosofoa): "Indarkeria luzatzen bada ez da eraginkorra" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).