Xenpelarren fruituak (eskultura)

Koordenatuak: 43°18′46″N 1°54′00″W / 43.3127°N 1.89999°W / 43.3127; -1.89999
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xenpelarren fruituak (eskultura)
Jatorria
Sorrera-urtea2014
Ezaugarriak
Materiala(k)burdina
Dimentsioak3 (altuera) m × 240 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
LekuaErrenteria
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Koordenatuak43°18′46″N 1°54′00″W / 43.3127°N 1.89999°W / 43.3127; -1.89999
Map

Xenpelarren fruituak Gotzon Huegun eskultore lasartearraren burdinazko eskultura da, Xenpelar bertsolariaren omenez jarri zuten Errenteriako Foruen plazan 2014ko urtarrilaren 13an (Xenpelar plaza ere esaten zaio plaza horri).[1]

Burdinazko egitura handi bat da eskultura. Zuhaitz itxura du, eta ertzetan agertzen diren fruituak bertsoak dira. Andoni Egaña bertsolariak lagundu zuen Xenpelarren bertso horiek aukeratzen. Eskulturak 3 metroko altuera du, eta 2,40 metroko zabalera.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Igandean inauguratuko dute Xenpelar omentzeko eskultura Foru plazan | Herribizia» herribizia.errenteria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  2. «Xenpelarrek badu eskultura» oarsoaldea.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]