Xora

Wikipedia, Entziklopedia askea


Xora 2012an Peio Cachenautek zuzendutako euskal filma da.

Grabaketa udan Zuberoako bi eszenariotan egin zuten: lehendabizikoa Maulen eta bigarrena Ahüzkin eta Larrainen[1]. Zubererazko lehen film luzea izango da[2][3]. Xiberoa zinez...eta auzolanez leloarekin laguntzak lortu eta Zuberoako euskararako harribitxia den filma egin zuten.

Ezaugarri teknikoak

Zuzendaritza Peio Cachenaut
Gidoia Peio Cachenaut
Argazkilaria Peio Duhalde[3]
Musika Jérémie Garat eta Mixel Etxekopar[4]
Story-board Arnaud Agergarai[4]
Soinu zuzendaria Pierre Vissler[4]
Makillajea Gonzalo Etxebarria[4]
Ekoizleak: Hebentik elkartea, Aldudarrak Bideo elkartea eta Baleuko

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

X hogeita hamar urte inguruko gau-eskola baten euskara irakaslea da, idazlea izatea gustatuko litzaiokeena. Bere osaba Hollywood ezizena duen idazle famatua da eta haren jardunak X liluratzen du[2]. Hollywoodek erretiroa hartu eta mendiko borda batean bizi da. Gazteak dena uzten du bere ametsa betetzeko[1].

Pertsonaiak

Erreferentziak

Kanpo loturak