Ybarra (marka komertziala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ybarra (marka komertziala)
Datuak
Izen ofiziala
Grupo Ybarra Alimentación S.L.
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Legezko formasociedad de responsabilidad limitada
Historia
Sorrera1842
webgune ofiziala
Ybarra oliba-olioa.

Ybarra bilbotar batek bultzatu zuen marka komertzial espainiarra da. 1842an sortu zen. Ybarrak produktu asko merkatarizatzen du: oliba-olioa, saltsak, entsaladak, ozpinak, olibak eta ontziratutako barazkiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José María Ybarra Gutiérrez de Caviedes Bilbon jaio zen, 1816an. 1836an Legeen titulua lortu zuen. Ondoren, Madrilera joan zen, Juan Bravo Murilloren bulegoan lan egiteko. 1841an doktorea izendatu zuten. 1842an Sevillara joan zen eta bertan nekazaritzarekin lotutako negozioei ekin zien. Sevillan Dolores González Álvarez ezagutu zuen eta ezkondu ziren 1843an. Emaztearen familiak, Román González Pérez buru, enpresa askotan interesak zituen, tartean nekazaritza munduarekin lotutakoetan; horietan hasi zen kolaboratzen Jose Maria Ybarra.

Ybarra lantegiak XIX. mendean hasi zen bere produktuak atzerrira esportatzen. 1876an bere oliba olioak Filadelfiako (AEB) Erakusketa Unibertsalaren Kalitate Saria lortu zuen. 1929an Sevillako Erakusketa Iberoamerikarrean parte hartu zuten.[1]

Egungo enpresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an lantegiak maionesa eta beste saltsak ekoizten hasi zen. 1970tik produktuen banaketa Estatu Batuetara eta Mexikora zabaldu zuten. 2001ean, bestetik, Lodosan (Nafarroa Garaian) ontziratutako berduren ekoizpenari ekin zioten. Izan ere, oliba-olioaren eta saltsen fabrika, Ybarra eta La Masía marketako produktuak ekoizten dituena, Dos Hermanas herrian dago, Sevillako probintzian. 2018ko irailaren 14an, Felipe VI.ak enpresaren fabrika berria inauguratu zuen, udalerri berean. Produktu horiek 80 herrialdetara esportatzen dira.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]