Lodosa
|
Lodosa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Lodosa | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Lizarrako merindadea Erribera Garaia |
||
| Alkatea | Pablo Azkona Molinet (LOIU, ezkerreko indep.) |
||
| Herritarra | lodosar | ||
| Koordenatuak | 42°25′17″N 2°4′43″W / 42.42139°N 2.07861°WKoordenatuak: 42°25′17″N 2°4′43″W / 42.42139°N 2.07861°W | ||
|
[[Fitxategi:|300px]] |
|||
| Eremua | 45,48 km2 | ||
| Garaiera | 320 m | ||
| Distantzia | 74 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31580 |
||
| Biztanleria | 4.939 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 108,6 bizt./km² | ||
| www.lodosa.es http://www.lodosa.es www.lodosa.es | |||
Lodosa[1] Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerri eta Erriberakoa. Nafarroako hiriburutik 74 kilometrora kokatzen da eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 4.939 biztanle ditu.
Herria ezaguna da pikillo piperrrak direla eta, bertan ekoiztuak eta jatorrizko izendapena daukatenak.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Lodosa Lizarrako merindadearen hegoaldean kokatzen da. Lizarratik hasita N-111 errepidea hartu behar da Los Arcoserako norabidean, eta bertan NA-129 errepidea Sesmarantz. Udalerria 127 kilometroko Lodosako ubidearen hasiera puntua da.
Iparraldean Sesma; mendebalde eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa; eta ekialdean Karkar eta Sartaguda mugakide ditu.
Klima eta landaredia [aldatu]
Lodosako klima, Ebro ibarrean bezala, mediterraneo-kontinental motakoa da. Oro har, tenperatura aldaketa handiak izaten dira, eta prezipitazioak modu irregularrean jausten dira urtaro bakoitzean. Haizeari dagokionez, iparreko cierzo haizea izaten da ohikoena, askotan indar handiarekin jotzen duena.
Urteko batez besteko tenperatura nahiko epela da, 12-14C-koa, baina alde handiak daude udaren eta neguaren artean. Neguan tenperaturak gradu batekoak edo bikoak izaten dira maiz, eta udan 30 gradutik gorako egunak ere nahiko normalak dira, askotan termometroak 40 gradura ere hurbiltzen direla. Urteroko batez besteko prezipitazioak 400-500mm ingurukoak izaten dira.
Udalerriak zeukan jatorrizko landareditik 56 hektarea makal baino ez dira gordetzen. Azken mendeetan landatutako pinuek 32 hektarea hartzen dituzte.
Estazio meteorologikoa [aldatu]
Lodosan, itsasoaren mailatik 321 metrora, Nafarroako gobernuak 1982an jarritako estazio meteorologiko bat dago.[2]
Historia [aldatu]
Erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira, horietatik nabarmenena "Mairuen zubia" izeneko akueduktuaren arrastoak. Akueduktu honek Araba eta Errioxa arteko ur hornikuntza bermatzeko eraiki zen. 1120. urtean Lodosako Garcia Lopez seniorra, Iruñeko erregearen boterearen ordezkaria zen Mendabian. XIV. mendean Lodosa nobleziaren jabetzako jaurerria zen Lergako Martin Jimenezek (jaurerriaren jabeak) Lodosa Olibako monastegiari saldu zionean. Monastegiak aldi berean 1352. urtean saldu zion jaurerria Carlos II.a erregeari.
Nafarroa Gaztelako koroaren barne geratzean, Lodosa jaurerri izaten jarraitu zuen, eta halaxe izango zen XIX. mendera arte. 1757. urtean Nafarroako gorteek eginiko banaketa administratibo barrian, Lodosa, Leringo kondaduaren barne geratu zen. 1835 eta 1845. urtean eginiko erreformen ondorioz, jaurerriak bertan behera geratu eta Lodosa udalerri independiente bilakatu zen, udaletxe propioarekin. Bestalde, Gerrate karlistetan Lodosak bi aldeen erasoak jasan zituen.
XIX. mendearen amaieratik hasita, herriaren garapen industriala hasi zen. XX. mendean eta batez ere mendearen bigarren erditik aurrera, kontserba fabrika ugari eraiki ziren herrian. Ordurarte, nekazaritzatik bizi zen biztanleria gehienaren bizimodua, erabat aldatu zen eta horrekin batera biztanleriaren bilakaera. Pixkanaka inguruko herri txikiagoetatik etorritako biztanleek, Lodosaren hazkunde demografikoa eragin zuten. Herriko nekazaritzaren ardatza, Ebro ibaiaren bi aldeetan dauden lur ureztagarrien 100 hektareak eta lehorreko lurren azalera handia dira.
Independentzia Gerra (XIX. mendea) [aldatu]
Independentzia Gerraren eragina nabarmena izan zen Lodosan, Ebro ibaia igarotzeko zegoen zubirik garrantzitsuena bertan zegoelako. Lodosan frantziako ejerzitoaren koartela zegoen, zubia gune estrategikoa zelako. Gertakaririk garrantzitsuenak 1808ko urria eta azaroa bitartean gertatu ziren. 1808ko urriaren 18an Palafoxek Castaños gonbidatu zuen Zaragozara joatera, gerra ekintza estrategia bat ezartzeko asmoarekin. Bi buruen arteko elkarrizketa 20an eta 21ean izan zen. Urriaren 25ean ejerzito frantsesaren eta ejerzito espainiarraren arteko borrokak izan ziren Lodosatik gertu.
Napoleon Bonaparteren asmoa, Tuterara joatea zen, horrela 21ean Lodosa, 22an Calahorra eta 23an Tutera bereganatzeko. Logroñora heltzean, Moncey jeneralari Ebro ibaia igarotzeko agindu zion, Lodosan zeuden ejerzito frantseseko gizonekin bat egiteko. Behin Lodosara helduta, Lannes mariskalak Monceyren taldearen gaineko agintea hartu zuen, 24.000 infante eta 5.000 zaldunekin sendotua. Frantziarren asmoa Lannesek Calahorran Castañosen gizonei erasotzea zen, Neyk Soriatik espainiarren atzealdeari erasotzen zion bitartean. Dena den, Castaños jeneralak, frantsesek atzealdetik eraso egingo zietela jabetu eta bere gizonak atzera joateko agindu zuen. Hala, Castañosen gizonak Tarazona eta Tutera bitartean Ebro ibaiarekiko perpendikular geratu ziren. Azkenik, 1808ko azaroaren 24an, Tuterako guduan, bi herrialdeetako ejerzitoak aurrez aurre jarri ziren.
Karlistaldiak [aldatu]
Lodosa eta Ebro ibaia gatazkaren mendebalde eta hegoaldeko mugan zeuden. Miranda Ebro eta Tutera bitartean, Ebro ibaiaren gaineko Briñas, Logroño eta Lodosako zubiak baino ez zeuden. 1835eko udatik aurrera, Mendigorriko guduaren ostean, Logroñotik Iruñeraino joateko, Isabel erreginaren aldeko ejerzito liberalak Lodosako zubia erabili zuten. Lodosarrek ejerzitoko gaiak eta animalien garraioan lagundu behar izan zuten. Ebro ibaiaren eskuinaldeko ibaialdean, Isabeldarrek telegrafoa eraiki zuten Ausejo - Lodosa - Andosilla eta Lerin arteko linea. Gaur egun, telegrafoaren eraikina altxatu zen muinoak "telegrafo" izena dauka eta oraindik ere, eraikina babesten zuen gotorlekuaren arrastoak mantentzen dira.
Karlistek hainbat aldiz eraso zuten Lodosa lehen gerran zehar, eta 1836ko abuztuaren 16an, erasoen ondorioz, Lodosako udaletxeak su hartu zuen. Dena den, Iturralde jeneralak zuzenduriko ejerzito karlistak, porrot egin zuen Iturralde jeneralak zuzenduriko ejerzito liberalaren aurrean. Isabeldarrek 900 soldadu karlista preso hartu zituzten. Lehen gerra karlistan, aurkariaren aurrerapena gelditzeko, karlistek merkatuaren gunean zeuden makal guztiak moztu zituzten.
Gerra zibila Lodosan [aldatu]
1936ko uztailaren 18an, gertaturiko altxamendu militarraren lehen albisteak herrira heldu zirenean, bertako langile erakundeek herria okupatu eta erasotzaileei aurre egiteko agindua eman zuten. Horrela, uztailaren 19an, herriko gune estrategikoetan barrikadak jarri ziren, Mendabiarako zubian esaterako. Eskopetak eta trabukoak zeramatzatela, gizon armatuen taldeak atera ziren. Arratsaldeko lauretan, Goardia Zibila, matxinatuen aldekoa, kalera irten zen. Tiroketak gertatu ziren bata bestearen atzetik, baina ez zuten egoera kontrolatzerik lortu, eta horrela falangisten laguntza eskatu zuten.
Metrailadoreekin falangistek eta Goardia Zibilek erresistentzia gailentzea lortu zuten eta herriko gizon eta emakume ezkertiarren taldeek Errioxarantz eta inguruko mendietarantz egin zuten ihes. Gainontzeko biztanleak, euren etxeetara itzuli ziren, gertatuko zen errepresio gogorraren beldurretan, izan ere, Lodosa, frankisten matxinadaren aurkako erresistentzia handieneko herria izan zen. Kaleak hutsik geratu ziren orduan.
Okupatzaileekin batera Luciano Aramendia etorri zen Lodosara, erreketeen buru. Ospitalean zeuden zaurituetako batzuk fusilatu egin zituen, eta egunkariek bere buruaz beste egin zutela esan zuten. Uztaileko hurrengo egunetan, fusilamenduek jarraitu egin zuten eta irailera arte iraun zuten. Herritar asko Sanjurjoren erreketeen taldean sartzera behartu zituzten. Goardia Zibilaren koartelera deitu zituzten herriko gizon gehienak eta bi aukera eman zizkieten, edo erreketeekin edo errepide bazterrean buruan tiro batez hilik. Guztira 133 pertsona erail zituzten 1936ko hilabete haietan, eta horiei Sanjurjoren erreketeekin beharturik joandako pertsonak gehitu behar zaizkie.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 3.065 | 2.996 | 3.477 | 3.740 | 4.106 | 4.018 | 4.246 | 4.161 | 4.062 | 4.379 | 4.499 | 4.593 | 4.746 |
2008ko erroldaren arabera, 544 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,39 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).
Ekonomia [aldatu]
Lodosako ekonomia industria eta zerbitzuen inguruan dago antolaturik. Antzina, nekazaritza izan zen herriko ekonomiaren ardatza, baina pixkanaka nekazaritzak garrantzia galdu du. Dena den, gaur egun, Lodosa pikillo piperraren ekoizpenagatik da ezaguna Euskal Herrian eta mundu osoan. Piperrez gain, bestelako barazki eta frutak ere landatzen dira eta lehorreko landaketen artean, zereala, mahatsa eta olibondoa dira aipagai.
Bigarren sektoreari dagokionez, nekazaritzarekin zerikusia duten industriak, elikagaien makineria eta medikuntzarekin loturiko produktuen salmenta enpresak dira aipagai. Horrez gain, eraikuntzaren alorrean, harrobi bat eta eskaiola ekoizteko fabrikak daude Lodosan. Zerbitzuei dagokionez, Lodosak dendak, tabernak eta bankuetxeak ditu.
Nekazaritza [aldatu]
Herrian lantzen diren 3.000 hektareatatik, heren bat, lur ureztagarri moduan lantzen dira, batez ere barazkiak hazteko. Horien artean, zainzuria eta piperra daude, eta XIX. mendean patatak garrantzi handia izan arren, 1983an 100 hektarea baino ez zituen hartzen. Sekain lurretako landaketen artean, garia, garagarra eta bestelako zerealak daude.
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
1999tik 2011ra herriko alkatea UPN alderdiko Jesús María García Antón izan zen. 2007an udaleko hamaika zinegotzietatik UPNk zazpi lortu zituen, hortaz, gehiengo osoa eskuratu zuen. Beste zerrendak PSN, Lodosa Organización de Independientes Unidos (LOIU) eta Agrupación Electoral Independientes por Lodosa (IPL) izan ziren. Boto zuriak 57 izan ziren (%2,05) eta baliogabeko botoak 25 (%0,89).
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 1.471 | 7 |
| PSN | 782 | 3 |
| LOIU | 290 | 1 |
| IPL | 179 | 0 |
2011n ere UPN bozkatuena izan bazen ere, LOIUko Pablo Azkona aukeratu zuten alkate, PSNren laguntzaz. LOIUn ezkerreko independenteak eta abertzaleak biltzen dira[3][4].
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| UPN | 1.158 | 5 |
| LOIU | 843 | 4 |
| PSN | 450 | 2 |
Udaletxea [aldatu]
Udaletxea 1848 eraiki eta 1948an berreraiki zen ia osorik, Oteitza eta Ariz arkitektoek eginiko diseinua jarraituz. Fatxada nagusiak harlanduzko harri zatiak eta karabista adreiluak dauzka. 1984an eraberritze txiki bat burutu zen, ataria mantenduz eta fatxada berreraikiz. Lan horiek 56 milioi pezetako kostua izan zuten.
- HELBIDEA: Kale Zabala, 1
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | Jesús María García Antón | UPN-PP |
| 2003-2007 | Jesús María García Antón | UPN-PP |
| 2007-2011 | Jesús María García Antón | UPN-PP |
| 2011-2015 | Pablo Azkona Molinet | LOIU |
Kultura [aldatu]
Monumentuak [aldatu]
- San Miguel eliza: 1533 eta 1622 urteen artean eraikia. Eliza barruan 1797. urteko kaxadun organo neoklasiko bat dago. Nabea lau zatitan banatzen da eta kanporantz zabaltzen da hiru ateren bitartez. Ate nagusia aurrealdean kokatzen da eta beste biak ebanjelio eta epistolan.
- Mairuen akueduktuaren arrastoak: Erromatarren garaiko egitura da, "Alcanadre-Lodosa" ubidetik geratzen den atala. Arabako Kanpezuko udalerritik Errioxako Calahorrara ura garraiatzeko erabili zela uste da. 1977an jatorrizko egitura ezagutzeko indusketa burutu zen. Akueduktuak 13 arku dauzka.
Euskara [aldatu]
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Lodosa eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,80k zekien euskaraz hitz egiten.
Hezkuntza [aldatu]
- Ibaialde Ikastola, Sartaguda errepideko 19. zenbakian dago.
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Iraileko hirugarren igandean, Angustiasko Ama Birjinaren omenezko jaiak antolatzen dira. Jaiak ostegunean hasten dira txupinazioaren jaurtiketarekin eta igandera arte irauten dute. Jaietako ekitaldi nagusiena ama birjinari eginiko lore eskaintza eta prozesioa dira.
Gainera, oso famatuak dira iraileko festak, zezena soka batekin herrian zehar ateratzen dutelako, bai goizez bai arratsaldez. Ondoren, zezen plazara eramaten dute eta bertan betizu batzuk ateratzen dituzte.
Lodosako patroiaren jaiak Emeterio eta Zeledonio santuen omenez ospatzen dira,uztailaren 30ean hasi eta abuztuaren 4ra arte. Antolatzen diren ekitaldien artean, entzierroak, gaueko kontzertuak, artisautza azoka, Riau-Riaua, txarangak eta umeentzako jolasak daude. Oro har, Nafarroako herri askotan gertatu bezala, jaiak zezenen inguruan daude antolaturik.
Otsailaren 3an San Blasko jaiak dira.
Gastronomia [aldatu]
Azpiegiturak [aldatu]
Garraiobideak [aldatu]
Lodosa eta inguruko herriak autobus bidez elkarturik daude. Lodosan dauden autobus lineen artean honakoak dira aipagai:
- Autobuses Jiménez enpresaren Logroñorako linea.
- Autobuses Parra enpresaren Calahorrarako linea.
- Autobuses Arriaga enpresaren Gasteiz eta Calahorrarako linea.
- La Estellesa enpresaren Lizarra eta Iruñerako linea eta Donostiarako linea.
- Conda enpresaren Iruñerako linea.
Zerbitzuak [aldatu]
Lodosa, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Hiri eta herri senidetuak [aldatu]
Lodosar ezagunak [aldatu]
- Carlos Martinez (1986-), futbolaria.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Herriko udal webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Lodosako pikillo piperra
- (Gaztelaniaz) Lodosari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Lodosako Nafarroako etorbidearen ikuspegia Google Street View-n.
|
|||||||||||||