Ylitornioko eliza

Koordenatuak: 66°19′N 23°40′E / 66.31°N 23.67°E / 66.31; 23.67
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ylitornioko eliza
Ylitornion kirkko
Kokapena
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakYlitornio
Koordenatuak66°19′N 23°40′E / 66.31°N 23.67°E / 66.31; 23.67
Map
Altitudea65 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1940
Inaugurazioa1940ko uztailaren 14a
Arkitektura
ArkitektoaGunnar Wahlroos (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaAlkkulanraitti 8
Webgune ofiziala

Ylitornioko eliza edo Andreen eliza (finlandieraz: Ylitornion kirkko eta Naisten kirkko) Ylitornio udalerri tornetarreko eliza nagusia da. Torne ibarra azpieskualdeko eliza nagusi eta handiena da eta guztira, 550 fededunentzako eserlekua dauka. Eliza, Finlandiako Eliza Ebanjelio-luteranoa erakundeko kidea da eta Ylitornioko elizatearen izatea da.

Gaur egungo eraikina Bigarren Mundu Gerra bitartean eraiki zen. Dena den, Ylitornion eliza baten lehenbiziko testigantza 1482. urtekoa da, Suediar Finlandiaren garaikoa. 1809. urtean Finlandia Errusiar Inperioak bereganatu zuenean, finlandiar aldean eliza bat eraikitzea adostu zuten herritarrek. Honela, 1818tik 1939ra erabili zuten eliza eraiki zen. Hala ere, neguko hotzetik ylitornioarrak babestuko zituen beste eraikin bat eraikitzen hasi ziren. Hain zuzen, 1939. urtean eraikitzen hasi ziren, baina Neguko Gerrak eraikuntza-lan hauek eten egin zituen. Udalerriko gizonak finlandiar gudarosterakin bat egin zuten bitartean, emakumeak eliza eraikitzeaz arduratu ziren; ondorioz, Naisten kirkko izenaz ezaguna da eliza, gutxi gorabehera euskaraz Andreen eliza esan nahi duena [1].

Eliza zuria bi eraikinetan banatua dago, elizaren eraikina eta ezkilategia. Eraikin nagusi eta handienean dago eliza. Betoizko eraikin horren barruan, 550 eserleku eta Jean Hedman artistak margotutako erretaula edo oholtza ospetsua daude. Teilatu marroia lehenengo solairuraino jaisten da eta Lappiko elizek duten estiloaren adibide argia da. Ezkilategia edo kanpandorrea bestalde, elizaren sarreratik hamar bat metrora dago. Estilo desberdinekoa da, antzinako elizak zuen zurezko dorre gorria berreskuratzea erabiki baitzuten herritarrek; ondorioz, hau, udalerri osoko eraikin zaharrena da. Elizaren hilerrian, Bigarren Mundu Gerran hildako 222 ylitornioarren gorpuak daude [2].

Hauek izan dira elizako bikarioak 1820. urtetik [3]:

  • 1820-49: Karl Arvid Castren
  • 1850-80: Albert Heickel
  • 1881-11: Antti Holmström
  • 1912-21: Juho Kiviharju
  • 1922-52: L. P. Tapaninen
  • 1953-65: Hannes Leinonen
  • 1966-72: Timo Kökkö
  • 1973-83: Lauri Mustakallio
  • 1983-99: Heikki Koivisto
  • 1999- : Matti Salminen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]