Yolanda Vicente Martín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yolanda Vicente Martín

Bizitza
JaiotzaGasteiz
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta hortikultorea

Yolanda Vicente Martín (Vitoria-Gasteiz) nekazari arabarra, barazkien barietate tradizional eta berriak lantzen dituena Pobes herrian (Añanako kuadrila, Erriberagoitia, Araba), ingurumenarekiko errespetuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an bazkide batekin lanean hasi zen eta gero bakarka, era autodidaktan, ia ezagutzarik gabe, ingurumenarekiko errespetuzko nekazaritza lantzen, salmenta zuzena egiteko,[1] Pobeseko kontzejuan,[2] Erriberagoitia udalerrian Arabak Añanako kuadrillan.[3][4]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an administrari lana utzi zuen landa esplotazioaren buru bihurtzeko.[5] Bere helburuen artean daude: jasangarria eta berritzailea zen nekazaritza esplotazioa sortzea, hurbileko produktua lantzea, landa mundua herri eta hirietara hurbiltzea, landareen barietate tradizionalak errekuperatzea, lanketetan berritzea eta lekarietan espezializatzea.[3]

Bere lanaren produkzio gehiena “Euskal Baserri” zigiluarekin saltzen da, Euskal Herriko kalitate ziurtagiria, eta 2014an lortu zuena.[6]

25.000 m²ko nekazaritza esplotazioa kudeatzen du, laguntzarekin. Bertan dauzka negutegiak, aire libreko ortua barazki eta fruitarbolekin eta kalitateko lehorreko lekariak lantzeko 6 hektarea.[3] Barazkien 50 barietate baino gehiago lantzen ditu,[7] tradizionalak eta berriak,[8] bai sukaldatzeko landareak bai eta jangarriak diren loreak. Mugaritz jatetxeari txitxirio freskoak saltzen dizkio, oso lekari berezia eta delikatua dena (garestia eta eskuz jasotzen dena goizeko 5etatik aurrera bere leka eskuz eta banaka zapalduz, aleak nola dauden jakiteko).[3][9]

Ostegunero saltzen ditu bere produktuak Gasteizko hornidura-azokan.[7][8] Hasieran ferietara sarri joaten zen, baina gaur egun merkatu handietara baino ez da hurbiltzen: Gernika, Abadiño, etab.[3]

Dibulgatzaile lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ume eta sukaldaritza eskoletarako eta Slow Food elkartearentzat bisita gidatuak antolatzen ditu bere esplotazioaren instalazioetara.[10]

EITBko Radio Vitorian kolaboratu izan du eta A Bocados telebista programan, eta guztira sukaldaritzako hogei programa inguru grabatu ditu, zeintzuetan sukaldaritza programetan prestatutako produktuak nola lantzen diren azaltzen zuen eta Horticultura Pobes bere enpresan landutako barietate tradizionalak eta berriak azaltzen zituen.[8]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008: Gaztenek programaren barruan, nekazari gazteen Arabako nekazaritza esplotazio onenari saria.[1][11]
  • 2014: “Euskal Baserri” zigilua, Eusko Jaurlaritzak ematen duen kalitate ziurtagiria.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Visita a la huerta sostenible de José Antonio Sánchez y Yolanda Vicente en Pobes. In Slow Food.. (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).
  2. Pobes Horticultura. In kontukantoi.eus. (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).
  3. a b c d e Olea, Gaizka. (2019-03-11). «Yolanda Vicente: «Cuando empecé no sabía ni de dónde salían las lechugas»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).
  4. Corral, B. (2010-12-24). ««La huerta es un trabajo esclavo» Yolanda Vicente Pobes» El Correo (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).
  5. Las hierbas aromáticas, como el huacatay, son tendencia en horticultura. (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).
  6. a b YOLANDA VICENTE MARTIN - Nirea Itsaslurra. In www.nirea.eus.. (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  7. a b Carracedo, Sergio; Martínez Viguri, José Ángel. (2020-04-08). «El Gobierno vasco suspende los mercados de Santa Bárbara de Vitoria y el de Llodio» El Correo (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).
  8. a b c «Horticultura Pobes apuesta por los nuevos cultivos como quinoa o kale» EITB.
  9. «Garbanzos de 24 kilates» EITB (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).
  10. Participación de Slow Food Araba-Álava en la Feria de Santiago 2016. In Slow Food.. (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).
  11. «Cultivo natural en Pobes» Boletín Informativo de la Cuadrilla de Añana 23: 6. (Noiz kontsultatua: 2021-10-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]