Erriberagoitia
|
Erriberagoitia |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Erriberagoitia / Ribera Alta |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Añanako Kuadrilla |
| Alkatea | Jesús Berganza González (EAJ) |
| Herritarra | erriberagoitiar |
| Koordenatuak | 42°48′17″N 2°54′28″W / 42.80472°N 2.90778°WKoordenatuak: 42°48′17″N 2°54′28″W / 42.80472°N 2.90778°W |
| Eremua | 119,8 km2 |
| Garaiera | 525 m |
| Distantzia | 21 km Gasteiza |
| Posta kodea | 01420 |
| Biztanleria | 781 bizt (2011) |
| Dentsitatea | 6,52 bizt/km² |
| Sorrera | X. mendea |
| http://www.cuadrilladeanana.es/ralta | |
Erriberagoitia[1] (ofizialki Erriberagoitia / Ribera Alta) Arabako udalerria da. Añanako Kuadrillan dago, Arabako erdi-mendebaldean. Herriburua Pobes da, Gasteiztik 21 kilometro ingurura. Nekazaritza da jarduera ekonomiko nagusia.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Baias ibaiak udalerria iparretik hegora zeharkatzen du.
Eremu garaiena iparraldean dago, Arkamoko mendilerroan, 1.003-1.122 metro bitarteko altuerak dituena.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Kuartango, Gaubea eta Badaiako Sierra Bravako Komunitatea.
- Hegoaldean: Erriberabeitia eta Trebiñu.
- Ekialdean: Iruña Oka eta Argantzun.
- Mendebaldean: Gaubea eta Añana.
[aldatu] Historia
Subilla Morillas inguruan Gobaederrako leizea dago, hainbat giza aztarna zahar eta bestelako aurkikuntzen leku.
X. mendean jada udalerriko herrien berri idatziak daude; zaharrenak Hereña eta Tuyoko izenenak dira.
[aldatu] Banaketa administratiboa
26 herrik osatzen dute udalerria:
- Antezana
- Anuzita
- Arbigano
- Arreo
- Artatza-Axkoeta: bi herrik osatutako kontzejua; 1927 arte Lacozmonte udalerrian.
- Barron: 1927 arte Lacozmonte udalerrian.
- Basquiñuelas
- Biloria
- Caicedo-Sopeña
- Castillo-Sopeña
- Hereña
- Lasierra
- Leziñana Oka
- Mimbredo
- Morillas
- Nuvilla
- Ormijana
- Padul
- Pobes (udalerriko herriburua)
- San Miguel
- Subilana, 1920ko hamarkada arte berezko udalerria zuen.
- Tuyo
- Villabezana edo Bezenauri
- Villaluenga
- Villambrosa
Castillo-Sopeña, Mimbredo, Nuvilla, San Miguel eta Villaluengak ez dute kontzeju-izaera administratiborik.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 581 | 550 | 647 | 669 | 738 | 738 | 759 | 887 | 642 | 429 | 375 | 698 | 602 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Euskara
XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara, baina eremu zabal batean erdara izan da betidaniko hizkuntza, latinaren ondoren. Hizkuntza-banaketa, 1996an, hau izan zen: 23 euskaldun, 63 ia euskaldun eta 422 erdaldun.
[aldatu] Jaiak
- Abuztuaren azken asteburuan, Pobesko Zaindariarenak.
- Urriaren bigarren igandean Babarrun Nabarraren Festa ospatzen da Pobesen.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Villabezanako Done Joane Bataiatzailearen tenpluko Arkeologia Gunea, Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondasun gisa Monumentu izendatua[2].
[aldatu] Erriberagoitiar ezagunak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Gaztelaniaz) Erriberagoitiko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Erriberagoitia Auñamendi entziklopedian
| Erriberagoitiko herriak | ||
|---|---|---|
|
Antezana • Anuntzeta • Arbigano • Arreo • Artatza-Axkoeta • Barrón • Basquiñuelas • Biloria • Caicedo-Sopeña • Castillo-Sopeña • Hereña • Lasierra • Leziñana Oka • Mimbredo • Morillas • Nuvilla • Ormijana • Padul • Pobes • San Miguel • Subilla Morillas • Tuyo • Villabezana • Villaluenga • Villambrosa |
||
|
|||||||||||