Yves Allégret

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frantses zinemagilea (Paris, 1907 - 1987). 1930eko hamarkadan harremana izan zuen ezkerreko giro intelektualarekin, eta garai hartan hasi zen zinema-munduan lantxoak egiten, garai hartako zinemagile garrantzitsuenetako batzuen laguntzaile izatera iritsi zen arte (Cavalcanti, Renoir eta Féjosena, besteak beste). Hasierako film gehienak, era bateko eta besteko arazoak zirela-eta, ez ziren amaitu edota galdu egin dira. Simone Signoret antzezlearekin ezkondu zen, eta elkarrekin egin zituzten zenbait film; haien artean nabarmentzekoa da Dedé de Amberes (1948). Bere karrera osoan zehar, bi joera kontrajarri izan zituen: batetik, historia ongi zehaztuak aktore-zuzendaritza on batekin, eta bestetik, lan komertzialagoak. Lehen joerakoa da Harroak (1953), eta bigarrenekoa, berriz, Oasia (1955), Frantzian egin zen zinemaskopeko lehen filma. Cathérine Allégret antzezlearen aita zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]