Z hiri galdua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Percival Harrison Fawcett ikerlaria 1911n.
512 Eskuizkribuaren lehen orria.

Z hiri sekretua Percy Fawcett topografo britainiarrak bere ustez Amazoniako ohianean zegoen indigenen hiri galdu bati eman zion izena da. Haren ustez Brasilgo [Mato Grrosso]]n oso zibilizazio garatua izan zen eta haren aztarnak derrigorrez inguruan gelditu behar dira. Hipotesi hori planteatzeko Ameriketak historia zaharretan eta berak Amazoina harroan egindako azterketetan oinarritu zen. Hipotesi honek literaturan zein zineman eragina izan du.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fawcettek Brasilgo Liburutegi Nazionalean gordeta, 512 Eskuizkribua izeneko dokumentu bat aurkitu zuen; dokumentua ustez João da Silva Guimarães bandeirante portugaldarrak idatzia zen. Dokumentuaren arabera, 1753an, bandeirante talde batek antzinako hiri baten hondakinak aurkitu zituen. Hiri horrek arkuak, estatua bat eta hieroglifikodun tenplu bat zituen. Hiriko hondakinak xehetasun handiz deskribatu zituen, tokiaren kokapenik eman gabe.

512 Eskuizkribua Bahia estatuko sertãoan egindako miaketen ondoren idatzi zen. Fawcettek hiri hau "Z" ondoren bigarren mailako helburu bezala bilatzeko asmoa zuen. "Z" aurkitzeko espedizio bat prestatzen ari zen Lehen Mundu Gerra hasi zenean eta gobernu britainiarrak bere babesa bertan behera utzi zuen. Fawcett Britainia Handira itzuli zen eta mendebaldeko frontean zerbitzatu zuen gerran. 1920an, hiria aurkitzeko espedizio pertsonal bati ekin zion baina gaixotasun bat harrapatu zuen eta bidaia utzi egin behar izan zuen. Bost urte geroago, bigarren espedizio batean, Fawcett, bere seme Jack eta Raleigh Rimell Mato Grossoren oihanean desagertu ziren.

Ikertzaileek uste dute Fawcettek bere pentsamenduan eragina izan zezakeela indigenengandik Kuhikuguko arkeologia-guneari buruz lortutako informazioak, Xingu ibaiaren goi-ibarretik gertu.[2] Fawcett ustez oihanean hil ondoren, Kuhikugu Mendebaldekoek aurkitu zuten, 1925ean. Gune honetan 50.000 pertsona bizi izan ziren hogei bat hiri eta herriren hondakinak daude. Ordutik, Amazonia hegoaldeko ibaien arteko inguruneetan beste lur-mugimendu handi batzuk aurkitu izanak Fawcetten teoria babesten duela onartu da.[3]

Z kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean, David Grann kazetari estatubatuarrak Fawcetten espedizio eta aurkikuntzei buruzko "The Lost City of Z" izeneko artikulu bat argitaratu zuen, The New Yorker egunkarian. 2009an izenburu bereko liburu batean garatu zuen eta, 2016an, James Gray idazle-zuzendariak Charlie Hunnam, Robert Pattinson, Tom Holland eta Sienna Miller aktoreek antzeztutako izen bereko film batera egokitu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Grann, David (September 19, 2005). «The Lost City of Z». The New Yorker LXXXI (28): 56-81. ISSN 0028-792X. [1]
  2. Grann, David (2009). The Lost City of Z: A Tale of Deadly Obsession in the Amazon. Doubleday. ISBN 978-0-385-51353-1.
  3. Jonas Gregorio de Souza (Martxoaren 27, 2018). «Pre-Columbian earth-builders settled along the entire southern rim of the Amazon». Nature.com webgunean. [2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]