Xingu
Wikipedia(e)tik
Xingu Brasilgo ibaia da, Amazonas ibaiaren eskuinaldeko adar nagusia. 2.100 km luze da. Serra do Roncador eta Serra Formosako mendikateen artean jaiotzen da, eta Mato Grosso eta Para estatuetatik igarotzen da. Ibilguaren 150 km-tan ontziz ibil daiteke, baina ibilguan zehar, erdi eta behealdean bereziki, ur-laster eta jauzi ugari dira.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.