Zabalgunea (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′38″N 2°40′20″W / 42.8439°N 2.6722°W / 42.8439; -2.6722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zabalgunea
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′38″N 2°40′20″W / 42.8439°N 2.6722°W / 42.8439; -2.6722
Demografia
Olagibelen Plaza Berria

Zabalgunea Gasteizko (Araba) auzoa da. Guztira 55 hektareako azalera dauka, Alde Zaharraren mendebalde eta hegoaldera dago, hiriaren erdigunean. Azken erroldaren arabera, auzoak 9.093 biztanle ditu.

Historia

Gasteizko hiria oraindik horma artean zegoela, gaur egun Zabalgunea dagoen lurrak hiriaren kanpoaldean zeuden, eta nekazal azokak egiteko erabiltzen ziren. 1781. urtean hasi zen auzoaren eraikuntza, horrela Plaza Berriaren eraikuntza hasi zelarik (gaur egun Espainia Plaza izena daukana), Justo Antonio Olagibel arkitektoaren diseinua jarraituz. Plaza hamar urteren buruan amaitu zen. Estilo neoklasikoko plaza hura, ospakizun eta bestelako jaien erdigune moduan erabiltzeko egin zuten.

Horrez gain, Plaza berrian udaletxe berria eraiki zen, eta erdi puntuko arkudun arkupeak egin ziren alboetako eraikinetan. 1985 eta 1986. urteen artean erabat berriztu zen plaza, gaur egungo itxura hartuz. Ondoren, XIX. mendean Zabalguneko eraikin gehienak altxatu ziren. Gaur egun, Gasteizko zabalguneak hiriko denda eta gune komertzial nagusia da eta bizitzeko hiriko gunerik garestienetakoa.

Ikus, gainera