Yahveh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Yahveh (hebreeraz: יהוה, YHWH), Yahweh, Yahve, Jah, Jahve, Jahveh edo Jehova Biblian erlijio judu-kristauen jainko nagusiak duen izen berezia da. Bibliaren arabera, bere hebreerazko era Jaungoikoak bere buruaz hitz egiteko erabiltzen duen hitza da, bere esanahia Jaungoikoaren izatearen deskribapena izanik:

« Jainkoak Moisesi esan zion, gainera:

–Esan israeldarrei: Jaunak, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoak, zuengana bidali nau. Horixe izango da nire izena betiko; hala deituko naute belaunez belaun.

 »

Irteera, 3:15

Errespetuaren errespetuz, hebrearrek ez zuten izen sakratua esaten, beraz, bere ahoskera ezezaguna da eta irakurtzean Adonai –hots, Jauna– hitzaz ordezkatzen zuten.

Yahveh lau hebrear kontsonantez (Y, H, V, H, hau da, yodh, he, waw, he) osatuta dago eta beraz tetragramoi edo lau letraz osatutako hitza diote.


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.