Zelula ziklo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru zelula zatiketa mota: fisio bitarra, mitosia eta meiosia.

Zelula zikloa edo ziklo zelularra zelula batean izaten diren gertaera saila da, zatiketa eta bikoizketa (erreplikazioa) eragiten dituena. Ziklo hau funtsezko prozesua da biziaren garapenean, organismo ororen ugalketaren oinarrian baitago, eta baita ere ilea, azala, odola eta barne organo batzuk berritzen diren prozesuan.

Espezie prokariotoetan, zatiketa fisio bitar edo erdibiketa bidez egiten da. Zelula hauek, oro har, kromosoma bakarra izaten dute, erreplikatu egiten dena geroago banandu eta zelula zatitu aurretik.

Espezie eukariota plurizelularretan bi zelula mota bereiz ditzakegu:

  • Zelula diploideak: Kromosoma mota bakoitzeko bi ale dituzten zelulei deritzo, eta 2n bezalaxe irudikatzen dira, non n zelula batek dituen kromosoma kopurua den.
  • Zelula haploideak: Kromosoma mota bakoitzeko ale bakar bat dutenei deritze, n bezala irudikatzen dira.

Zelula diploideak izaki plurizelularren estrukturaren oinarri dira eta hau dela eta somatikoak deitzen zaie. Zelula haploideetatik, meiosia medio, sor

Dualismo honetan oinarrituz bi ugalketa mota bereiz ditzakegu:

  • Kromosoma kopuru bereko zelulak sortarazten dituen banaketa, mitosia izeneko prozesu nuklearrarekin eta ugalketa asexualarekin lotuko diren zelulek ordea kromosoma mota bakoitzaren informazio erdia bakarrik jasoko dute eta honi esker indibiduo berri bat sortzeko gaitasuna edukiko dute; hau dela eta gameto izena jasotzen dute.urik dagoena.
  • Kromosomen erdia dituzten zelulak sortarazten dituen banaketa, meiosia izeneko prozesu nuklearrarekin eta ugalketa sexualarekin loturik dagoena.

Ziklo zelularra eta ugalketa asexuala

Anafasetik mitosirako epean eginiko mikrografia

Ziklo zelularra oinarrizko lau etapatan bereiz daiteke: jaiotza, hazkuntza, banaketa eta ugalketa edo heriotza. Ziklo honen iraupena oso aldakorra izan daiteke eta bai barne zein kanpo eragileen menpe egon daiteke, adibidez lehenengo kasuan hormonen menpe eta bigarrenean tenperaturarenean. Azken etapa bezala normalean ugalketa bakarrik kontuan hartzen bada askotan, hau egiteko gaitasuna galdu duten zelulak ere aurki daitezke, neurona edo eritrozitoen kasuan bezalaxe.

Izaki unizelularretan eboluzioak hazkunde eta ugalketa azkarraren alde egin du, hau da bizitza zelular motzera. Era honetan aniztasuna eta ondoriozko espeziaren biziraupen gaitasuna handitu egiten dira.

Mikroskopiotik begiratuz gero bitan bana daiteke ziklo zelurra, interfasea (G1, S eta G2); hau da, zelulak nukleoa aurkezten duen epe luze bat, eta zatiketa honen azken ondorioa bi zelula alaba izango da. Interfasearen amaieran hasten da DNA-ren bikoizketa, eta honek gero banaketa ematen denean zelula alaba bakoitzak informazio genetiko bera edukitzen baimentzen du.

Interfasea ikuspuntu biokimiko batetik oso fase aktiboa da, bertan zelula batek behar dituen sustantzia guztiak sintesia gertatzen baita, DNA-rena barne. Meiosian, hau da, zatiketan, sintesi biokimikoa murritza da eta DNA-aren banaketa bitan da ia egiten den prozesu bakarra. M fase hau ziklo zelularraren hamarren bat bakarrik irauten du.

Interfasea

Zelula zikloaren diagrama, faseekin.

S fasea (ingeleseko synthesis-etik) DNAren bikoizketa gertatzen deneko faseari deritzo, ondoren mitosia, hau da, honen zatiketa gerta dadin. (G1, S eta G2) faseak gertatzen dira bertan:

G1 fasea

RNAm-ren eta proteinen sintesia gertatzen da fase honetan, hau da zelula hazten jarraitzen du. Fase honen luzera zelula mota bakoitzaren araberakoa da, baina guztietan R izeneko puntua aurki daiteke, eta puntu hori pasaz gero beste faseak gertatzea geldiezina da.

Zenbait zelulatan puntu honetara iritsi baino lehenago gene batzuk adierazten dira, hauek bereizketa zelularra izeneko prozesuaren bidez zelula espezializatu bihurtu arte. Era honetan R puntura iritsi gabe denbora asko egon daitezke G0 deitu den fasean, baina aktibatzaile mitotiko edo hormona batzuen eraginez G fasera itzul daitezke denbora bat pasa ondoren. Baina beste batzuk, neuronak bezalakoak, G0 fase horretan geratzen dira, ugaltzeko gaitasuna galduz.

S fasea

DNA-ren bikoizketa gertatzen da fase honetan, hurrengo fasean kromatida harizpi bikoitzeko kromosometan kondentsatu dadin. Fase honetan zehar RNA eta proteinen sintesiak aurrera jarraitzen du, bereziki histona izeneko proteinaren, honek prozentriolo izeneko organulua eratuz.

G2 fasea

DNA-ren sintesi guztia amaitzerakoan hasten da eta kromosomak desberdintzen hasten direnean amaitzen da. Fase honetan zehar G1 faseko informazio genetikoaren bikoitza dago eta proteinen sintesia jarraitzen du, histonarena zehazki lehen esan bezalaxe. Honen bukaeran bi diplosoma osaturik aurki ditzakegu.

M fasea

Mitosia

Sakontzeko, irakurri: «Mitosi»

Amaren zelularen kromosoma berdineko zelulak sortu behar direnean mitosia egiten da. Mitosia mitos-etik dator, filamentuak edo harizpiak esan nahi du. Izaki diploideetan honela defini daiteke prozesua, zelula bat 2n kromosomekin 2 zelula 2n kromosomekin lortzen diren, n kromosoma desberdineko zenbakia izanik.

Mitosiari esker, izaki diploideetan, zelula somatiko guztiak kromosomenen dotazio berdina dute, zigotoaren berdina, hau da, organismoaren lehengo zelula bezalakoa. Baina adibidez gizakiaren kasuan edo beste izaki plurizelularretan zelulak desberdinak dira, hau ez da DNA desberdina dutelako garapen enbrioarioan emandako diferentziatzen zelularraren ondorio da. Mitosian 4 fase desberdintzen dira: Profase, Metafase, Anafase eta Telofasea.

Zitozinesia

Zitoplasmaren zatiketa deritzo. Zelula animalietan, zitoplasmaren itotzearekin gertatzen da eta zelula begetaletan, tabikazio intrazelularraren bitartez. Animalien kasuan honelaxe gertatzen da:

Anafasearen amaieran hasten da. Mintz plasmatikoaren inbaginatzean hasten da plano ekuatorialen maila berdinean. Ildo banaketa agertzen da zitoplasma guztia inguratzen duena. Eraztun kizkurbera sortzen da. Eraztun kizkurbera aktina polimeroz osatuta dago mintz plasmatikoaren barruko aurpegiari lotuta. Horrela zitoplama iratopena doa, banatzeko mintza mikrotubulo interzonalarekin kontaktuan jarri arte, sustantzia dentsoaren maila berdinean. Horrela zitoplasma banatzen da eta bi zelula alaba sortzen dira.

Ugalketa sexuala eta meiosia

Sakontzeko, irakurri: «Meiosi»

Gametoek parte hartzen duten ugalketa motari deritzo ere, bertako zelula sexualak meiosis izeneko zelula banaketaren bidez lortzen direlarik. Zelula sexual hauen aurrekoak meiosi izeneko zelula banaketaren bidez lortzen dira, azarez kromosoma homologoek crossing over eginez eta kromosoma ezberdinak lortuz.

Zelula diploide bakar batetik lau gameto sortzen dituen zelularen zatiketa mekanismoari deritzo meiosia.

Meiosiaren helburua kromosomen erdiak dituzten zelulak sortaraztea da eta bi zatitan bana daiteke prozesua: lehen zatiketa meiotikoa (I. Meiosia) eta bigarren zatiketa meiotikoa (II. Meiosia). Lehen zatiketa honetan bi zelula haploide lortzen dira (2n) eta bigarrenean bi zelula haploidetik (2n) bi zelula sexual (n).

Meiosirik egongo ez balitz gametoek zelula haploideak izango lirateke eta bat egiterakoan informazio bikoitza luketen zelulak sortuko lituzkete. Era honetan kromosoma kopuru handitzen joango litzateke belaunaldiz belaunaldi zelula ez egonkor eginez.

Meiosiaren garrantzia genetikoa

Ugalketa sexuala egoteko kromosomen kopurua erdira jaitsi behar du, honetan baitatza gametoen ugalketa. Zelula somatikoen kromosoma kopuru bera balute kromosoma kopura bikoiztuz joango litzateke belaunaldiz belaunaldi bestela. Aipatu beharra dago meiosiak ere indibiduoen eta espezieen aldakortasun genetikoa handitzen duela, crossing over-aren ondorioz sor daitezkeen aldaketa kopurua oso zabala baita; bereziki kromosoma kopurua altua bada. Era honetan eboluzioari bultzada handi bat ematen baita.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelula ziklo Aldatu lotura Wikidatan