Zikladeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kokapena

Zikladeak edo Ziklade uharteak[1] (grezieraz: Κυκλάδες Kyklades) Egeo itsasoko Greziako uhartedia da. 2.572 km2 ditu, eta 112.615 biztanle (2001). Hiriburua Ermoupoli da (Syros uhartea). Hogeita hamar bat uhartek osatua da; haietatik garrantzitsuenak hauek dira: Amorgos, Andros, Delos, Ios, Kea, Kimolos, Kithnos, Milo, Mikonos, Naxos (uhartea), Paros, Santorini (Thera), Serifos, Sifnos, Syros, Tinos, Sikinos, Anafi, Kimolos, Antiparos, Folegandros. Uharteak itsaspeko mendietako gailurrak dira. Izena Delos uharte sakratuaren inguruan moldatzen duten zirkulu-itxuratik datorkie (kyklos). Ekoizpen nagusiak hauek dira: ardoa, tabakoa, fruituak, mineralak, marmola. XX. mendean uhartedia bizkor husten ari zen, harik eta turismoa garatu zen arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatean Brontze Aroko kultura-gunea izan zen, (K.a. 3000 urte). Zikladetako kultura Kretakoa eta Mizenaskoa baino ehunka urte lehenago garatu zen; hilobien eta akropolien arkitektura, harrizko eskulturak eta eskultura horien forma geometrikoa dira haren ezaugarri nagusiak. Uhartediaren nagusitasuna itsasoan, bertako metal- eta harri-baliabideetan oinarritua, nabaria izan zen, harik eta kretarren aurrean makurtu behar izan zuten arte. K.a. 479an Atenasko Itsas Konfederazioan sartu ziren. Gero Bizantzioren mende egon ziren, eta 1204an Veneziako dukerri bihurtu ziren. 1566an turkiarrek beretu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zikladeak Aldatu lotura Wikidatan