Zilar ioduro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zilar ioduro
Identifikadoreak
CAS zenbakia 7783-96-2 YesY
ChemSpider 22969 YesY
UNII 81M6Z3D1XE YesY
Propietateak
Formula molekularra AgI
Masa molarra 234.77 g/mol
Itxura hori, kristal-solidoa
Usaina usaingabea
Dentsitatea 5.675 g/cm3, solidoa
Fusio puntua

558 °C, 831 K, 1036 °F

Irakite-puntua

1506 °C, 1779 K, 2743 °F

Disolbagarritasuna uretan 3×10−7g/100mL (20 °C)
Solubilitate produktua, Ksp 8.52 × 10 −17
Disolbagarritasuna azidoan disolbagarria
Termokimika
Formazio entalpia
estandarra
ΔfHo298
−62 kJ·mol−1[1]
Entropia molar
Estandar
So298
115 J·mol−1·K−1[1]
Arriskuak
EB sailkapena zerrenda gabe
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
2
0
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Zilar ioduroa konposatu kimiko bat da, batez ere medikuntzan erabilgarria. Disolbaezina da uretan eta bere kristal egitura izotzarena bezalakoa da, euria eragitea eragon dezakeena.

Eurigilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euria naturan urak egiten duen ziklo bat da. Gutxi arte, fenomeno hau kontrolaezina zen eta bere zikloa jarraituz ezin genuen jakin nola egin hau kontrolatzeko. Euriaren zikloa, denok dakigunez, honako hau da: itsas eta ozeanoetako ur-lurrunak kondentsatu eta hodeiak eratzen ditu, landareen lurruntzeak eta arnasketak bezala. Aire bero eta hezeak gora egiten du, eta altuera handira iristen denean, ur-lurruna kondentsatu eta tantak sortzen dira —oso altuera handietan izotz-kristalak ere bai—.

Tantatxoak oso txikiak direnez, airean orekan egoten dira, baina elkartzen hasi eta handiagoak bihurtzen dira. Tamaina jakin bat hartzen dutenean —0,5 milimetrotik gorakoa—, gehiegizko bihurtzen dira haize-lasterrentzat eta erortzen hasten dira. Euria egiten du.

Euria kontrolatzeko ahaleginak egin izan ditu betidanik gizakiak baina gaur egun arte, ez da lortu. Euria lortzeko abia puntu zuzenena lainoak dira. Zilar ioduroa erabiltzen da lainoak bonbardatzeko misilen edo hegazkinen bitartez, kondentsazio guneak eragiten dituzte. Nukleo hauek, lainoen tantatxoak berenganatuz, beherantz erortarazten dituzte.

Xafla ilunen metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euria modu artifizialean lortzeko, bonbardaketen gerra-estrategia alboratuta iturrira jo dute nazioarteko proiektu bateko partaideek: lainoak sortu nahi dituzte modu artifizialean.

Bruselako Unibertsitate Askea, Israelgo Ben Gurion Unibertsitatea, eta NASAren Geshem proiektuan daude lanean. Datorren urtean proiektu hau martxan jarriko da Israelgo basamortuan.

Proiektuaren oinarri zientifikoa bero-uharteak dira, inguruak baino askoz ere tenperatura altuagoa duten guneak. Gune horiek eragiten dute ur-lurruna duten aire beroak gorantz igotzea. Horrela ura kondentsatu egiten da eta lainoak sortzen dira. Fenomeno hau XX. mendean jarri da martxan eta Los Angeles esan omen du honen ondorioz hainbat aldaketa meteorologiko egon direla.

Xafla ilunen bidez, Geshem proiektuak bero-uharteen fenomenoa simulatu nahi du. Proiektu pilotuan bi kilometroko azalera estali nahi dute, eta tenperatura altuak lortu, airearen eta lurrunaren dilatazioa errazago gerta dadin. Teorian horrela, lainoak hasiko dira. Une honetan ikertzaileek xaflak egiteko material egokia bilatzen ari dira. Material honek beroa ondo xurgatu behar du, bidegarria eta errentagarria ere. Material egokia aurkitzen dutenean xaflak kokatuko dituzte. Hau frogatzeko, Negeveko basamortua aukeratu aukeratu dute itsasotik hurbil baitago.

Eguraldi kontrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienek erabili izan dute lehorteei aurre egiteko, ur eskasiari aurre egiteko... baina ere erabili izan da kontrakorako adibidez laino gehiegi pilatzen ari dela, zaparrada bortitzegiak espero direla, harria botatzeko arriskua dagoela... euria eragin eta arazoa konponduta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Zumdahl, Steven S. (2009), Chemical Principles 6th Ed., Houghton Mifflin Company, A23. orrialdea, ISBN 0-618-94690-X .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zilar ioduro Aldatu lotura Wikidatan