Zilene

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zilene
Stymfalia-north 2006.jpg
Garaiera 2374 m
Kokapena GreziaGrezia
Koordenatuak 37°56′23″N 22°23′49″E / 37.93972°N 22.39694°E / 37.93972; 22.39694Koordenatuak: 37°56′23″N 22°23′49″E / 37.93972°N 22.39694°E / 37.93972; 22.39694
Zilene non dagoen adierazten duen Grezia-ko/-go/-eko mapa
Zilene
Mendilerroa Peloponeso

Zilene mendia (grezieraz Κυλλήνη, Kyllếnê), greziar mitologian, Arkadia eta Akaiaren arteko mugan dagoen Peloponesoko 2374 metroko garaiera duen mendi batek jasotzen duen izena.

Zilene mendia (gaur egun Ziria), Peloponesoko mendi handien artean ekialderen dagoena da. Iparralderantz irekitzen den zortzi kilometro eta erdiko zirkuluerdi bat eratzen du, inguruko mendien artean nabarmentzen delarik. Leizeak ditu, horietako batzuk, estalaktitekin

Han erditu zuen Maiak Hermes. Bere tontorrean, azken jainko honi eskainitako tenplu bat zegoen. Zileniar adjektiboa, jainkoak jasotzen duen epitetoetako bat da, eta olerkari greziar eta erromatarrek, lira, "zileniarra" deitzen zuten, jainko honek lira musika tresna sortu izanagatik.

Plinio Zaharrak, "zozoak, zuri soilik Arkadiako Zilenen jaiotzen zirela, eta ez beste inon" zioen.