Zilix

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Zilix (antzinako grezieraz Κίλιξ), Tiroko erregearen semea eta Kadmo eta Europaren anaia zen. Bere aita, Agenor edo Fenix, aurrekoaren semea, izan zen.

Zeusek, egun batetan, Europa ikusi zuen loreak biltzen, eta berehala maitemindu zen berataz. Zezen zuri batetan bihurtu eta Europa bahitu zuen, Kretara eramanez. Han, bere benetako izaera erakutsi zion, eta Kretako lehen erregina bihurtu zuen. Kadmo, bere arrebaren bila bidali zuen bere aitak, eta Beozia zeharkatu zuen, Tebas hiria sortuz. Zilix, Europaren beste neba ere, honen bila abiatu zen, Asia Txikian ezarriz. Herrialdea, Zilixen omenez, Zilizia deitua izan zen.