Zoe Porfirogeneta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:03, 29 apirila 2016
Zoe Porfirogeneta, Hagia Sofiako mosaikoa.

Zoe (grezieraz: Ζωή, Zōē) (978aldean1050eko ekaina), izengoitiz Porfirogeneta, 1028-1050 urteetan Bizantziar Inperioko enperatriza izan zen.

Konstantino VIII.aren bigarren alaba zen. Aitak Erroman III.a Argirorekin ezkontarazi zuen. 1028an enperatriz izendatu zuten. Senarrak, ordea, gorroto zuen Zoe, eta hau Mikel IV.a Paflagoniarra hartu zuen amorantetzat. 1034an Mikelek Erroman hilarazi zuen eta, orduan, Mikel eta Zoe ezkondu ziren. Elkarrekin egon ziren aginpidean 1041 arte. Zoek senarrari gustu ematearren, haren iloba Mikel izendatu zuen enperadoregai.

Mikel IV.a hil zenean, honen ilobak, enperadore izateko nahiaz, monasterio batean sartu nahi izan zuen Zoe. 1042ko apirilaren 19an Konstantinoplako herria Mikel V.aren erabaki horren aurka matxinatu zen, eta Zoek bere ahizpa gaztea, Teodora, izendatu behar izan zuen enperadoregai. Bi ahizpen artean konponezinak sortu zirelarik, Zoe berriz ezkondu zen, Konstantino IX.a Monomakorekin, eta harekin egon zen aginpidean hil zen arte.

Erreferentziak


Aurrekoa
Konstantino VIII.a
Bizantziar Inperioko enperatriza
Erroman III.a Argirorekin (1028-1034)
Mikel IV.arekin (1034-1041)
Mikel V.arekin (1041-1042)
Konstantino IX.arekin (1042-1055)
Ondorengoa
Konstantino IX.a


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zoe Porfirogeneta Aldatu lotura Wikidatan