Konstantino VIII.a
Wikipedia(e)tik
Konstantino VIII.a eta Basilio II.a Gurutze Santuari eusten.
Konstantino VIII.a (grezieraz: Κωνσταντίνος Η΄, Kōnstantinos VIII) (960 – 1028ko azaroaren 11) 1025–1028 urteetan Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.
976an enperadore egin zuten bere anaia Basilio II.arekin batera, baina hari utzi zion agintzen hil zen arte. 1025. urtean, Basilio II.a hil eta enperadore bakar geratu zen Konstantino VIII.a. Haren gobernua ezin txarragoa izan zen: gorteko eunukoen eta administrazioko funtzionarien esku utzi zuen aginpidea eta gehiegizko zergen bitartez inolako baliabiderik gabe utzi zituen lurjabe txikiak. Zoe haren bigarren alabaren eskutik etorri zen Bizantzioko inperioaren gainbehera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/02 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Aurrekoa Basilio II.a |
Bizantziar Inperioko enperadorea 1025–1028 |
Ondorengoa Zoe eta Erroman III.a |