Zopilote errege

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Zopilote erregea
LC
Sarcorhamphus papa
Sarcorhamphus papa


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Falconiformes edo Accipitriformes
Familia: Cathartidae
Generoa: Sarcoramphus
Espeziea: Sarcoramphus papa
Duméril, 1805
King Vulture.png

Zopilote erregea (Sarcoramphus papa) Cathartidae familiako hegazti handia da, 90 cm inguru luzea.

Itxuraz sai arrearen antzekoa da, baina zangoak, ordea, hark baino luzeagoak ditu. Burua luma txiki gorriz estalia, eta mokoaren ingurua karatxo zuriz eta gorriz betea du. Lumarik gehienak zuriak ditu, eta isatsa eta hegoen puntak, berriz, beltzak.

Mexikotik Argentinako iparraldea bitarteko lurraldeetan bizi da. Ameriketako erdi-hegoaldean bizi da. Haragi ustela jaten du. Sarcoramphus generoko espezie bizi bakarra da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zopilote errege Aldatu lotura Wikidatan