Landare zukutsu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zukutsu» orritik birbideratua)
Aloe vera baten hosto ebakia, likidoz beteriko barrualdea ikusgai.
Crassula ovata etxe barne batean.

Landare zukutsuak atal batzuk lodiak ala mamitsuak dituzten landarek dira, batez ere ura gorde ahal izateko klima lehorretan edo lur ezaugarri berezietan. Zukutsuek zurtoin edo hostoetan biltegiratzen dute ura. Definizio batzuek sustraiak ere kontuan hartzen dituzte zukutsuen taldean sartzeko. Zukutsuak apaingarri gisa erabiltzen dira, haien itxura ikusgarri eta bereziengatik.

Kaktusak ez dira zukutsutzat hartzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur bilketak itxura hanpatua edo mamitsua ematen die landare zukutsuei. Ezaugarri honi sukulentzia edo zukutsutasuna[1]. deritzo. Gainera, zukutsuek ura aurrezteko beste hainbat era ere izan dezakete, esate baterako:

  • krasuleazeoen metabolismo azidoa (CAM fotosintesia) ur galera gutxitzeko
  • hostorik ez, gutxi edo zilindriko-esferikoak
  • estoma kopuru urria
  • fotosintesia zurtoinetan, hostoetan ordez
  • hazkuntza trinkoa, txikia, kuxin itxurakoa edo esferikoa
  • saihets itxurako atalak, bolumen handitze lasterrak ahalbidetzeko eta eguzkialdeko gainazalak urritzeko
  • gainazal iletsua, arantzatsua edo argizariduna, inguru mikro-habitat hezea lortu ahal izateko, aire mugimenduak urritzeko eta, hortaz, lehortzea ekiditeko
  • sustraiak lurrazaletik hurbil, hezetasuna hartu ahal izateko zirimiri ahuletatik edo ihintzetik
  • mardul eta urez betea jarraitzeko ahalmena nahiz eta barne tenperatura handia izan (ad: 52 °C)
  • kanpo kutikula (azala) iragazgaitza[2]
  • gai muzilagotsuak, ur ugari gordetzen dutenak

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milaka zukutsu espezie daude, familiatan sailkatuak. Gehiengoak Aizoaceae, Cactaceae, Crassulaceae eta Euphorbiaceae dira, bakoitzean mila espezietik gora:

Familia Espezieak Eraldaketa anatomikoa Banaketa
Agavaceae 300 Hostoak Erdialdeko eta Ipar Amerika
Aizoaceae 2.000 Hostoak Afrika Hegoaldea
Apocynaceae 500 Zurtoina Afrika, Arabiar penintsula, India
Asphodelaceae 500 Hostoak Afrika, Madagaskar
Cactaceae 1.600 Zurtoina, hostoak eta sustraiak Amerika
Crassulaceae 1.300 Hostoak Mundu osoan
Didiereaceae 11 Zurtoina Madagaskar
Euphorbiaceae >1000 Zurtoina eta hostoak Mundu osoan
Portulacaceae ? Zurtoina eta hostoak Amerika

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gaztelaniaz suculencia, frantsesez eta ingelesez succulence
  2. Compton, R.H.. Our South African Flora. Cape Times Ltd OCLC .222867742.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]