Crassulaceae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Crassulaceae
Crassula ovata espeziea
Crassula ovata espeziea


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Saxifragales
Familia: Crassulaceae
Generoa: ikus testua

Krasulazeoak (Crassulaceae) Saxifragalen ordenako landare-familia bat dira. Landare belarkarak dira, edo zuhaixka-formakoak (oso bakanak), eta gehienetan zukutsuak. Mundu osoan bizi dira, baina, batez ere, Ipar hemisferioan eta Afrikako hegoaldean.

Krasulazeoak, eskuarki, zukutsuak dira, hau da, ura metatzen dute hostoetan, eskualde lehor eta beroetan bizi baitira, ur gutxiko tokietan alegia. Familiak 1.400 espezie inguru ditu, 33 generotan banatuak.

Hosto bakunak dituzte, eta antolaketa aldatu egiten da espezietik espeziera: aurkakoak, txandakatuak edo hosto-errosetak, estipularik gabeak. Loreak hermafroditak dira, erregularrak. Fruituak kapsula- edo folikulu-formakoak dira.

Krasulazeoen familiako espezie asko apaingarri gisa erabiltzen dira, landare gogorrak baitira, zaindu beharra ez dutenak, eta askok itxura bitxia dute. Gainera, erraz ugaltzen dira.

Sailkapena ez da erraza, espezieek hibridaziorako joera baitute, hala basalandareek nola landatuek. Sailkapen zaharretan Rosales ordenan sartzen ziren, baina, gaur egun, Saxifragales ordenan sailkatzen dira.


Generoak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  • Urs Eggli, ed. Illustrated Handbook of Succulent Plants: Crassulaceae (Springer, 2003) ISBN 3-540-41965-9

Kanpo-loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Crassulaceae