Edukira joan

¡Cu-Cutǃ afera

Wikipedia, Entziklopedia askea
¡Cu-Cutǃ afera
Map
Motagertaera
Honen parte dacensorship in Spain (en) Itzuli
Data1905eko azaroaren 25a
KokalekuBartzelona

¡Cu-Cutǃ afera Espainiako militarrek 1905ean, ¡Cu-Cutǃ aldizkariaren aurka eginkako erasoari deritzo.

¡Cu-Cutǃ aldizkarian 1905ko ale batean antimilitarismoa goraipatzen zuen. Militar espainiarrek Espainiaren Batasuna, erregea eta armada bera mehatxatuta eta gutxietsita sentitu zuten eta militar espainiarren aurkako iseka horien ondorioz, Bartzelonako goarnizioko ofizialen erreakzioa oso gogorra izan zen.

Ehundaka militar sutan zeuden eta 1905eko azaroaren 25ean, tentsioa areagotu eta aldizkariaren bulegoak txikitu zituzten, La Veu de Catalunyarekin egunkariaren bulegoekin batera.

Montero Ríos lehendakariak konstituzio-bermeak eten zituen; horrela, gertakariak auzitegi militarrek epaitzeko eskabidea egin zen, eta Lligako Erregionalistek eskabide hauxe egin zioten Kongresuari: separatismoa eta erregionalismoa ez nahastea.

Aurreko legearekin batera, Jurisdikzioen Legea onestu zuten, 1906kok maiatzean. Bertan ezartzen zenez, aurrerantzean Justizia Militarraren Kodean armadaren aurkako irain- eta kalumnia-delituak ezarrita geratu ziren.

Larriena ez zen izan bulegoak deuseztea, izan ere aurrerago konpondu baitzituzten, militarrek izandako inpunitatea baizik. Militarrak ez ziren zigortuak izan, nahiz eta ageriko legez aurkako ekintza bortitza egin. Izan ere, militarren aldeko legeak egiteaz gainera, botere gehiago lortu eta lanpostu hobeak lortu zituzten.

Kataluniako gizarteak oro har bat egin zuen ekintza horien aurka eta handik gutxira Solidaritat Catalana alderdi nagusia sortu zen, besteak beste, horrexen ondorioz. Aldizkaria ezagunagoa bihurtu zen eta ale gehiago saldu zituen. Hamargarren hamarkadan 60.000 ale saltzen zituen. Hori zela eta, nahiz eta militarrak aske geratu eta izan zuten inpunitatea nabaria izan, alderdi espainiar monarkikoek indarra galdu zuten eta politikoki aldaketa sakona izan zuen Kataluniako gizarteak. 1912an aldizkaria ixtera behartu zuen Lligak, azken aldizkarian egindako irudi eta komentario satirikoengatik.

Cu-Cut aldizkariko gertakaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Bartzelona, 25 (arratsaldeko 5:00ak). Bart, lehenengo orduan, armadako ofizial kopuru handia bildu zen Errege plazan; 200etik gora ziren, eta haserre zeuden Kataluniako prentsan argitaraturiko karikaturen eta artikuluen ondorioz; Espainiari goraka hasi ziren, eta, bertatik, Cu-Cut aldizkari katalanistaren inprentara joan ziren (...).

Handik, Casañas kardinalaren kalera joan ziren, bertan baitago aldizkariaren erredakzioa: altzariak atera eta erre egin zituzten; erredakzioan zeudenak, berriz, jipoitu, eta, gainera, "Gora Espainia!" oihu egitera behartu zituzten.

Ofizialak, ondoren, Ramblas de las Flores kalera joan ziren, La Veu egunkariaren egoitzara. Erredakzioan sartu, altzari eta egunkari asko atera, eta horiek ere erre zituzten. Erredakzioan sabladak eman zituzten, eta barrukoek ere "Gora Espainia!" oihu egin behar izan zuten. Den-dena suntsitu zuten, Kataluniako armarria izan ezik, Katalunia Espainiako probintzia omen zelako.

Emandako sabladek zaurituak eragin dituzte, horietariko bat larria. Gobernadore militarra, bitarteko kapitain jenerala, La Veu egunkariko erredakziora joan eta gobernu militarrera itzultzeko agindu zien ofizialei. Sumarioa irekiko da, Gotarredona Mencheta komandante jauna izendatu dute horretarako epaile berezi".

"El imparcial" 1905eko azaroaren 27a.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Solà i Dachs, Lluís. «Cu-cut! Setmanari de gresca ab ninots (1902-1912)». Bruguera [Barcelona], 1967.
  • Capdevila, Jaume. «Cu-cut! Sàtira política en temps trasbalsats (1902-1912)». Efadós [Barcelona], 2012.

Digitalització disponible al portal ARCA (Arxiu de Revistes Catalanes Antigues)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]